EUSKAL PRESOAK

Patxi Ruizek uko egin dio ospitalera joateari

Euskal presoaren aldarrikapenak zabaldu ditu Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Besteak beste, euskal preso guztiak Euskal Herriratzeko eskatu du.

Patxi Ruizen aldeko elkarretaratzea, astelehenean, Bilbon.
Patxi Ruizen aldeko elkarretaratzea, astelehenean, Bilbon. Aritz Loiola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2020ko maiatzak 21

Patxi Ruiz euskal presoak 11 egun bete ditu gaur gose eta egarri greban. AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak adierazi duenez, Ruizek giltzurrun hutsegite bat du. Espetxeak ospitalera eramatea proposatu dion arren, uko egin dio. Ruizek AEMri helarazi dizkio gose eta egarri grebara eraman duten aldarrikapenak, eta horrek zabaldu ditu; batetik, eskatu du Murtzia II kartzelak bere egoeran duen ardura bere gain hartzea eta bere osotasun fisikoaren segurtasuna bermatzea; bide horretan, galdegin du espetxeko zuzendariak, medikuak eta hainbat kartzelarik presoekin duten jarrera bertan behera uztea: «Mehatxuen, jipoien eta irainen bukaera».

AEMk adierazitakoaren arabera, Ruiz «bere kabuz» ibiltzeko gai da, baina egoera «oso larria» da: «Hiltzeko benetako arriskuan dago». Hasieran zabaldu bada ere Ruiz erietxeratu egin dutela, informazio hori gezurtatu egin dute gero. Euskal presoak adierazi du ez dela ospitalera joango «auto judizial baten ezean».

Ruizek nabarmendu du bere borroka «politikoa» dela, eta Euskal Herrira lekualda dezatela eskatu du: «Eta berarekin batera gainontzeko euskal preso politiko guztiak ere bai». Horrez gain, «beste antolakunde batzuetako preso politikoak, Euskal Herrikoak ez direnak, euren bizitokietara eramatea» exijitu du.

Ruizek «maitasun guztia» adierazi die «zutik dirauten borrokalariei, baita borrokara eraman zituzten printzipio eta idealak tinko mantentzen ari diren EPPK-ko horiei ere».

Haren protestari babesa adierazteko ekinaldiak zabaldu egin dira gaur ere; Paddy O'Neil preso irlandarra 24 orduko baraua egiten ari da, eta Juan Garcia Martin GRAPOko preso politikoak Puerto III-ko kartzelak banatzen duen janari erretiluari uko egin dio. Horrez gain, larunbatean manifestazioa egingo dute Bilbon; 20:30ean abiatuko da, Etxebarrieta Anaien plazatik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna