Noiz sortua: 2020-05-27 17:41:22

Hemeretzi pertsonak eman dute positibo PCR proban azken orduetan

Beste zazpi pertsona hil dira COVID-19ak jota.

Langile bat lanean, Donostiako Ospitaleko laborategi batean.
Langile bat lanean, Donostiako Ospitaleko laborategi batean. Andoni Canellada / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2020ko maiatzak 27

Azken orduetan beste hemeretzi COVID-19 kasu baieztatu dituzte Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak PCR proben bidez; hamar Bizkaian, zazpi Nafarroan eta bi Araban. Bat ere ez, ordea, Gipuzkoan; herrialde horretan, astebete bada inork ez duela positibo eman PCR proban. Beste bederatzi pertsona ospitaleratu dituzte, baina zainketa intentsiboetako unitatean daudenak atzo baino bat gutxiago dira.

Haatik, azken orduetan beste 165 positibo atzeman dituzte serologia bidez. Horiek PCR probei batuta, 28.666 pertsonak izan dute gaitza Hego Euskal Herrian, Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuko datuen arabera.

Gaitzak hildakoei dagokienez, beste zazpi pertsona hil ditu birusak. Eusko Jaurlaritzak ez du adierazten hildakoak zer herrialdetakoak diren, baina zazpi kasu horietatik bat Nafarroakoa da. Izurria hasi zenetik, 2.034 pertsona hil dira birusak jota Euskal Herrian; hamar jakinarazi dituzte Ipar Euskal Herrian, 513 Nafarroan, 815 Bizkaian, 356 Araban eta 283 Gipuzkoan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Goierriko lau udaletako ordezkariak Osasun Sailarekin eta Segurtasun Sailarekin bilduta, atzo arratsaldean, Zumarragan. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Konfinamendurik ez Ordizian, 35 kutsatu dauden arren

Jon Ordoñez Garmendia - Aloña Beraza Peña - Irati Urdalleta Lete

Osasun sailburuak baztertu egin du konfinamendua ezartzea eta joan-etorriak mugatzea. Ordiziako alkateak «transmisio komunitario bat» dela ziurtatu du, eta etxean geratzeko eskatu du.

Urkullu mitin batean, Zornotzan, ekainaren 27an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Urkulluk ez du Ordizian bozketak atzeratzeko asmorik

Igor Susaeta

Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariaren ustez, bozkatu ahal izateko baldintzak «guztiz» bermatuta daude.

Hainbat ikusle eta apostu artekari maskararekin, Masterseko partida batean, Iruñean. ©Idoia Zabaleta / FOKU

OMEk dio ezin dela baztertu koronabirusa airetik kutsatzea

Edu Lartzanguren

Baieztatuz gero, Osasunaren Mundu Erakundeak aldatu egingo lituzke leku itxietan ez kutsatzeko jarraibideak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna