Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

euskal presoak

EPPK-k ontzat jo du Jaurlaritzaren proposamena

EAEko gobernuak euskal preso guztiak Euskal Herriratzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Idatzi batean, lehen aldiz galdegin du hori.

Enekoitz Esnaola -

2020ko maiatzak 30

EPPK-k «aitortu eta eskertu» egin du Euskal Herrian, Espainiako Estatuan eta nazioartean pandemiaren garaian ere «preso politikoon giza eskubideen eta askatasunaren alde» izan diren aldarrikapenak eta adierazpenak, eta haien artean aipatu du Eusko Jaurlaritzaren azkeneko proposamena: euskal preso guztiak Euskal Herriratzekoa. EPPK-k agirian dio «bat egiten» duela eskari horiekin. «Eta espero dugu pandemiaren garapenean eta horren aitzakiaz hartu ez diren neurriak egoera arintzen ari denean hartuak izango direla».

«Osasun publikoa prebenitzeko eta babesteko» helburuarekin, Jaurlaritzak preso guztiak familiatik gertueneko espetxera eramateko proposamena egin dio Espainiako Gobernuari, asteon jakin denez. Aurreneko aldia da idatzi batean Jaurlaritzak preso guztien Euskal Herriratzea eskatu duena. Urruntze politikaren kalteak nabarmendu ditu.

Aurreko asteetan nazioarteko komunitateko ehun eragilek, Europako Parlamenduko talde batzuek, Espainiako Kongresuko alderdi abertzaleek eta ezkerrekoenek, eta elkarte sozialek preso zaurgarrienak askatzeko galdegin diote Madrili. Nazioarteko eragileek, halaber, Espainiako eta Frantziako gobernuei ohartarazi diete «bake prozesua osatu gabe» dagoela. EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak azaldu du haiek denek «zeregin horretan funtzio garrantzitsua» izango dutela aurrerantzean ere, «beraien eraginaren esku egongo direlako espetxeetan har daitezkeen neurriak».

«Espetxeak hustu»

Jaurlaritzaren proposamena aipatu ondoren, EPPK-k gaineratu du euskal presoek eta euskal gizartearen «zati handi batek» aspalditik egin duen aldarrikapen bat dela presoen Euskal Herriratzea, «sakabanaketak eragiten duen sufrimendua amaitzeko modua delako». Horrez gain, esan du «Euskal Herriak behar duen normalizazio politikoaren bidean» lehentasuneko egitekoa dela «espetxeak hustea». «Garaia da, eta hori lortzeak denok irabazle egiten gaitu, etorkizun berri bat eraikitzen lagungarri izango delako». Mobilizatzen segitzeko deia egin du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi, atzo egindako agerraldian. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

EH Bilduk %75era igo nahi du energia autohornikuntza 2045erako

Xabier Martin

Koalizio abertzaleak «Euskal Herriko eraldaketa ekosozialerako» bere energia estrategia plazaratu du. Energia berriztagarrien aldeko apustua berretsi du, munduko «klima kaosaren aurrean»
Lore eskaintza egin zioten Zabalzari Altzan, haren muralean. ©JON URBE / FOKU

Madrilek Mikel Zabalza biktima gisa aitor dezala eskatu diote Denis Itxasori

Joxerra Senar

Heriotzaren 37. urteurrenean, omenaldia egin diote Donostiako Altza auzoan. Gaitzetsi dute Espainiako Gobernuak ez duela aldatu jarrera
EH Baiko zuzendaritza berria, atzo, Baionan egin zuten ekitaldian. ©BOB EDME

EH Baik lurralde elkargo berezi bat nahi du, Euskal Herri burujabea helburu

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua egin du ezkerreko abertzaleen mugimenduak, Baionan. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu dute
EH Baiko zuzendaritza berria, Baionan ©EH Bai

Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hitzarmen estrategikoa «indartu eta berrituko» dutela erran dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.