Noiz sortua: 2020-06-06 12:31:55

Azpiegiturak

Donostiako metroaren lanen kontrako elkarretaratzea egin dute

Obra hori inposatu egin zaiela salatu dute hainbat herritarrek, eta «duela asko» ohartu zirela lanek arazoak eragingo zituztela.

Gaurko elkarretaratzea.
Gaurko elkarretaratzea. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko ekainak 6

Atzo eguerdian Donostiako metroaren obretan izan zen zuloa dela eta, dozenaka lagun elkartu dira gaur Londres hotelaren inguruetan. Lurra zulatzen duzue zuen poltsikoak betetzeko lelodun pankartaren atzean elkartu dira, «metroari ez» oihu artean. Deitzaileek salatu dute Donostiako metroaren obretan «donostiarren dirua xahutu, natura hondatu eta bizilagunen eta langileen bizitzak arriskuan jartzen» ari direla, eta obra hori «inposatu» egin zaiela.

Mikel Alvarez metroaren eraikuntzaren aurkako Satorralaia mugimenduko kideak salatu du atzo gertatutakoa ez dela zerbait berria: «Donostian sustatzen ari diren hiri eredu erasokorraren adierazpena da atzokoa. Baina bizilagun askok salatu dute izan dituztela arrakalak etxean, lur azpian ur jarioak daude belaunetaraino...». Bide beretik jo du June Iartza kideak ere: «Duela asko ikusten zen arazoak egongo zirela, baina atzo argi gelditu zen gure bizitzak arriskuan daudela».

Eneko Goia alkatea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburu Arantxa Tapia Londres hotelean egon dira. Alkateak bizkarra eman die manifestariei, baina haiekin bilduta zeuden bizilagunek txalo artean jaso dituzte. Izan ere, kanpoan protestan ari ziren bitartean, barruan adierazpen ofizialak egiten ari ziren. Euskal Trenbide Sarearen obra arduradunak azaldu du prozedura aldatuko dutela, baina ezin dutela ziurtzat jo lur azpian nolakoa den egoera.

Zubieta kaleko 8. zenbakiko eraikinaren sotoan lanean ari zirela egin zen zuloa atzo: eraikinaren zutabe bat oinarririk gabe gelditu da, eta zulo bat sortu da zimenduetan. Jose Mari Gutierrez lanen zuzendari teknikoak azaldu duenez, 120 metro harago egiten ari diren tunel baten ondorioz gertatu da aurreikusia ez zeukaten ezbeharra. Ondorioz, «zuhurtziaz», Zubieta kaleko 8. eta 10. zenbakiak hustu egin zituzten atzo, baita haiei itsatsita dagoen Londres hotela eta Hegalak kirol zentroa ere. Londres hotelean eta 10. eraikinean ez da kalterik izan, jakinarazi dutenez. 8. zenbakiko bizilagunek kanpoan pasatu behar izan dute bart gaua, hotel batean. «Erabat ziur egon arte, ez da bueltatu ahal izango», azaldu du Eneko Goia alkateak.

Lanak eteteko eskaera

Satorralaia mugimenduak salatu du Jaurlaritzak ez duela «inongo azterketarik egin metroaren obrek hiriguneko eraikinetan sorturiko kalteen inguruan», eta lanak eteteko eskatu du. Donostiako EH Bilduk ere lanak gelditzeko eskatu du, «donostiarren segurtasunagatik»: «Obrekin lotutako istripuen enegarren kapituluan gaude».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

ENDIKA PORTILLO / FOKU ©Lehen arretako profesionalen protesta bat, iaz, Gasteizen.

Hildako bat eta 15 kutsatu gehiago izan dira, datu ofizialen arabera

Ane Eslava

Egoera «kontrolpean» dagoen arren, «zuhurtzia» eskatu du Nekane Murga Jaurlaritzaren Osasun sailburuak. Nafarroan ez da kasu berririk egon. Lehen arretako langileek protesta egin dute Bilbon.

Larrialdi zerbitzuek behin-behineko ospitale bat jarri dute Lleidan. ©Ramon Gabriel / Efe

Kataluniako Gobernuak konfinamendua ezarri die 200.000 herritarri

Berria

Lleidako eskualde batean koronabirusaren zortzi agerraldi detektatu dituzte. Eguerdian jarri dute indarrean.

Osasun langileak lanean, Gurutzetako ospitalean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Auzitegi Nagusiak dio Osakidetzak ez zuela babes baliabide nahikoa

Ainhoa Larretxea Agirre - Irati Urdalleta Lete

Osakidetzak «ontzat» jo du ebazpena, «ez dituelako aintzat hartu sindikatuen eskaera gehienak». ESK sindikatuak jarri zuen salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna