Pili Zabalak plataforma independente bat sortu nahi du ‘GAL auzia’ ikertzeko

Atzo «etsipena» adierazi zuen, Unidas Podemoseko Echeniquek esan zuelako ez dela une egokia Felipe Gonzalez ikertzeko. Alderdiak atzera egin zuen gero.

Pili Zabala.
Pili Zabala. Jon Urbe / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko ekainak 20

Pili Zabala GALen biktimak —haren anaia Joxi hil zuten— iragarri du plataforma independente baten sorrera sustatuko duela GAL auzia ikertzeko. «Orain da edo inoiz ez», idatzi du sare sozialetan, eta herritarrei eskatu die laguntzeko plataforma sortzen —esaterako, gal.ikerketa@gmail.com-era idatz dezakete—. Pertsona batzuek GALekin izandako lotura erakusteko «informazio fidagarria» lortu nahi duela esan du. Ongi hartu du Unidas Podemosek Espainiako Kongresuan ikerketa batzordea sortzearen alde azaldutako jarrera.

 

«Etsipena» adierazi zuen atzo Pili Zabalak Pablo Echenique Espainiako Kongresuko Unidas Podemoseko bozeramaileak atzo GALez esandakoarekin sentitutakoa. Joxi Zabala GALen biktimaren arreba eta Ahal Dugu-ko parlamentari ohiak Euskadi Irratian adierazi zuen herenegun horren berri izan ondoren Pablo Iglesias Podemoseko buruari deitu ziola eta «ezinegona» eta «kezka» adierazi zizkiola adierazpen horiengatik.

Echeniquek iragarri zuen ez Podemosek ez duela babestuko Espainiako Kongresuan Felipe Gonzalezen eta GALen arteko harremana ikertzeko ikerketa batzorde bat osatzea: «Mundu guztiak daki zer gertatu zen», esan zuen, CIAk aste honetan desklasifikatu dituen agirien berri izan ondoren.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Santos Indurain kontseilaria prentaurreko batean, artxiboko irudian. ©Jesus Diges/EFE

324 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Kasuen beherakada orokorra izan da herrialde guztietan: Araban 44 kasu detektatu dituzte (-31); Bizkaian, 180 (-31); Gipuzkoan, 35 (-29); eta Nafarroan, 59 (-87). Nafarroako Gobernuak ez du neurri orokorrik ezarriko oraingoz. «Atzokoa ez zen alarma guztiak pizteko modukoa, eta gaurkoa ez da kriskitinak jotzekoa», adierazi du Santos Indurain Osasun kontseilariak.

Zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan, artxiboko irudian. ©Marisol Ramirez/FOKU

Donostiako zahar etxe bateko egoiliar batek positibo eman du

Berria

Zahar etxe bereko bi langile ere kutsaturik daude.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. ©Gorka Rubio / FOKU

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

Oihane Puertas Ramirez

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Nafarroako osasun langileak PCR probak egiteko prest, artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola/FOKU

Agerraldi bat detektatu dute Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu inguruan

Berria

30 positibo atzeman dituzte; gehienak, laborarien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna