Pili Zabalak plataforma independente bat sortu nahi du ‘GAL auzia’ ikertzeko

Atzo «etsipena» adierazi zuen, Unidas Podemoseko Echeniquek esan zuelako ez dela une egokia Felipe Gonzalez ikertzeko. Alderdiak atzera egin zuen gero.

Pili Zabala. JON URBE / FOKU
Berria
2020ko ekainaren 20a
19:24
Entzun

Pili Zabala GALen biktimak —haren anaia Joxi hil zuten— iragarri du plataforma independente baten sorrera sustatuko duela GAL auzia ikertzeko. «Orain da edo inoiz ez», idatzi du sare sozialetan, eta herritarrei eskatu die laguntzeko plataforma sortzen —esaterako, [email protected]-era idatz dezakete—. Pertsona batzuek GALekin izandako lotura erakusteko «informazio fidagarria» lortu nahi duela esan du. Ongi hartu du Unidas Podemosek Espainiako Kongresuan ikerketa batzordea sortzearen alde azaldutako jarrera.

 

«Etsipena» adierazi zuen atzo Pili Zabalak Pablo Echenique Espainiako Kongresuko Unidas Podemoseko bozeramaileak atzo GALez esandakoarekin sentitutakoa. Joxi Zabala GALen biktimaren arreba eta Ahal Dugu-ko parlamentari ohiak Euskadi Irratian adierazi zuen herenegun horren berri izan ondoren Pablo Iglesias Podemoseko buruari deitu ziola eta «ezinegona» eta «kezka» adierazi zizkiola adierazpen horiengatik.

Echeniquek iragarri zuen ez Podemosek ez duela babestuko Espainiako Kongresuan Felipe Gonzalezen eta GALen arteko harremana ikertzeko ikerketa batzorde bat osatzea: «Mundu guztiak daki zer gertatu zen», esan zuen, CIAk aste honetan desklasifikatu dituen agirien berri izan ondoren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.