Euskal presoak

Arruarte eta Lupiañez euskal presoak gerturatu egingo dituzte

Arruarte Almeriatik Soriara mugituko dute. Lupiañez, berriz, Topastik Logroñora.

Sarek anolatutako mobilizazioa, larunbatean. IñIGO URIZ / FOKU
2020ko ekainaren 22a
15:46
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Espetxe Idazkaritza Nagusiak adierazi du Garikoitz Arruarte eta Gorka Lupiañez euskal presoak espetxez mugituko dituela. Arruarte Almeriako kartzelatik (Andaluzia) Soriakora (Gaztela eta Leon) eramango dute. Lupiañez, berriz, Topastik (Salamanca, Gaztela eta Leon) Logroñora (Errioxa).

Arruarte larriki gaixo dago. Izan ere, Sare Herritarra plataformak azaldu duenez, aldebiko ubeitis akutua eta espondiolartropatia ditu. 2003tik dago preso, eta beteak ditu zigorraren hiru laurdenak. Lupiañezek, berriz, hamabi urte daramatza preso. Bi kasuetan, lekualdatzearekin batera, bigarren gradua ezartzea onartu du Espetxe Idazkaritzak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.