Berria FM podcasta

Desira errebeldetik harago

Sexu askapenaren eguna da datorren igandean, eta sasoiko azken podcasterako hiru belaunalditako lesbianak elkartu ditugu mahai inguruan.

BERRIA
2020ko ekainaren 24a
12:13
Entzun

Pilar Mendibil Pilon, Biki Pozo eta Eva Perez izango dira asteko gonbidatuak. Bakoitza bere garaiaren eta adinaren talaiatik aritu da solasean, baina hirurek nabarmendu dute lesbianen ikusgaitasunaren eta auziaren politizazioaren beharra. Lohitzune eta Ramonik elkarrekin eman diote agurra Berria FMri, eta Irene Arrarats BERRIAko euskara taldeko koordinatzaileak jarri du puntua.

Desira errebeldetik harago, Berria FMren sasoiko azken podcasta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.