Pilar Mendibil Pilon, Biki Pozo eta Eva Perez izango dira asteko gonbidatuak. Bakoitza bere garaiaren eta adinaren talaiatik aritu da solasean, baina hirurek nabarmendu dute lesbianen ikusgaitasunaren eta auziaren politizazioaren beharra. Lohitzune eta Ramonik elkarrekin eman diote agurra Berria FMri, eta Irene Arrarats BERRIAko euskara taldeko koordinatzaileak jarri du puntua.
Desira errebeldetik harago, Berria FMren sasoiko azken podcasta.