Albistea entzun

Musika

Luis de Pablok Veneziako Biurtekoaren Urrezko Lehoia jasoko du

Euskal konpositoreak Musika Biurtekoan hartuko du saria, irailaren 25etik urriaren 4ra bitartean.

Luis de Pablo, 2015eko argazki batean.
Luis de Pablo, 2015eko argazki batean. Andoni Canellada / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko ekainak 24

Veneziako Musika Biurtekoak Luis de Pablo musikagileari (Bilbo, 1930) emango du aurten sari nagusia, Urrezko Lehoia. Antolatzaileek gaur jakinarazi dute erabakiaren berri, eta De Pabloren «aparteko fantasia» nabarmendu dute, eta musika garaikidearen esparruan utzi duen aztarna.

Ivan Fedele biurtekoaren zuzendariak adierazi du De Pablo «konpositore handia» dela, eta «musika garaikidearen garai inportanteenak gaztetxo baten indarrarekin» bizi izan dituela, «modei amore eman gabe».

Veneziako Musika Biurtekoa irailaren 25etik urriaren 4ra egingo da, eta beste konpositore bat ere sarituko du: Raphael Cendo.

2015ean Luis de Pablori egindako elkarrizketa bat irakur daiteke hemen.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Kresala dantza taldeko dantzariak <em>Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira</em> emanaldiaren une batean. ©JUAN CARLOS RUIZ

Itsasoa, dantzarako oholtza

Ane Delgado Aldabaldetreku

Kresala dantza taldeak 'Amoria & Dolore. Elkano, lehen mundubira' obra aurkeztuko du gaur Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, mundu itzuliaren 500. urteurrenaren harira
XV. mendeko Italian girotu du Paul Verhoevenek <em>Benedetta</em> pelikula. Irudian, fotograma bat. ©DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Hamaguchi, Verhoeven eta Sciamma, Perlak saileko lehian

Amaia Igartua Aristondo

Donostiako Zinemaldiak aurten nabarmendu diren hamabost lan bildu ditu atalean. Julia Ducournauren 'Titane' emango dute lehiaketatik kanpo, Cannesko aurtengo irabazlea
2021-08-02, Donostia. Barrakak. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Maria Martinez flauta jotzailea (eskuinetik bigarrena), Seldom Sene taldeko gainerako kideekin. ©SARAH WIJZENBEEK

«'Goldberg bariazioak' boskoterako moldatzea sekulakoa izan da»

Andoni Imaz

Seldom Sene flauta boskoteak Bachen obra joko du gaur, eta errepertorio garaikide bat bihar. Instrumentuak duen irudi «negatiboari» aurre egin nahi diote bi kontzertuetan, eta haren alderdi askotarikoak erakutsi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna