Veneziako Musika Biurtekoak Luis de Pablo musikagileari (Bilbo, 1930) emango du aurten sari nagusia, Urrezko Lehoia. Antolatzaileek gaur jakinarazi dute erabakiaren berri, eta De Pabloren «aparteko fantasia» nabarmendu dute, eta musika garaikidearen esparruan utzi duen aztarna.
Ivan Fedele biurtekoaren zuzendariak adierazi du De Pablo «konpositore handia» dela, eta «musika garaikidearen garai inportanteenak gaztetxo baten indarrarekin» bizi izan dituela, «modei amore eman gabe».
Veneziako Musika Biurtekoa irailaren 25etik urriaren 4ra egingo da, eta beste konpositore bat ere sarituko du: Raphael Cendo.
2015ean Luis de Pablori egindako elkarrizketa bat irakur daiteke hemen.