Noiz sortua: 2020-06-25 12:25:53

Zinemaldia

Woody Allenen filmak irekiko du Zinemaldia

Rifkin’s Festival pelikularen nazioarteko estreinaldia izango da, baina lehiaz kanpo emango dute. Donostian, Pasaian eta Zumaian filmatu zuten, iazko udan.

Allen, iaz, Donostian, filmaketaren lehen egunean.
Allen, iaz, Donostian, filmaketaren lehen egunean. Gorka Estrada/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2020ko ekainak 25

Donostiako Zinemaldia hasia da pixkanaka aurtengo jaialdia aletzen. Berezia izango da, baina egin egingo da, eta horren erakusgarri dira aste honetako bi jakinarazpenak: batetik, Viggo Mortensen aktorearen ibilbideari aitortza egingo dio jaialdiak, Donostia Sariaren bitartez. Eta, bestetik, gaur jakinarazi dute Woody Allenen Rifkin’s Festival pelikulak emango diola hasiera 68. Zinemaldiari. Filmaren nazioarteko estreinaldia izango da, baina lehiaz kanpo emango dute. Irailaren 18an hasiko da jaialdia, eta Kursaalesn emango dute filma. Zinemaldiak ez du esan Allen Donostian izango den.

Zuzendari estatubatuarrak iazko udan filmatu zuen pelikula Donostian, Pasaian (Gipuzkoa) eta Zumaian (Gipuzkoa), besteak beste. Zinemaldian girotutako komedia erromantiko bat da, eta bikote estatubatuar baten istorioa kontatzen du: senar-emazteak liluratuta geratuko dira zinemaldiarekin, hiriaren edertasun eta xarmarekin eta zinemaren munduaren fantasiarekin; emazteak maitasun istorio bat izango du zinema zuzendari frantziar batekin, eta senarra, berriz, hirian bizi den emakume batekin maiteminduko da. Elena Anaya, Louis Garrel, Gina Gershon, Christoph Waltz eta Sergi Lopez dira aktoreak. 

Filmaketak berak hainbat protesta eragin zituen Donostian. Protesta zaratatsura deitu zuten zenbait eragilek, nagusiki, proiektuaren atzean dagoen turismo eredua salatzeko, eta filmak hirian eragin ditzakeen kalteez ohartarazteko. Gainera, Allen eraso matxistak egiteagatik salatua izan dela ere adierazi zuten.

Ez da lehen aldia Allenek Zinemaldia inauguratzen duena; izan ere, 2004an, Melinda and Melinda lanarekin ere hala egin zuen. Urte hartan, Zinemaldiak Donostia saria eman zion, eta zuzendariaren obraren atzera begirakoa antolatu zuen. Aurrez ere haren filmak eman ditu Zinemaldiak, nolanahi ere: Manhattan (1979), Zelig (1983) eta Manhattan Murder Mistery (1993). 1985ean, Zabaltegi sortu berria The Purple Rose of Cairo filmarekin inauguratu zen. Azken urteetan, ordea, Perlak sailean eman dira haren filmetako batzuk: Match Point (2005), Vicky Cristina Barcelona (2008), Whatever Works (2009) eta Irrational Man (2015). 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko

Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko

Arantxa Iraola - Jon Ordoñez Garmendia

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatuko dute. Beste taberna bat itxi dute, langile batek "positibo ahula" eman ondoren.

Urkullu mitin batean, Zornotzan, ekainaren 27an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Urkulluk ez du Ordizian bozketak atzeratzeko asmorik

Igor Susaeta

Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariaren ustez, bozkatu ahal izateko baldintzak «guztiz» bermatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna