Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela «egiaztatu» du Hauteskunde Batzordeak

Ordiziako agerraldiaren harira, osasun eta boto eskubideak bermatze aldera EH Bilduk eginiko eskaera aztertu du batzordeak.

Agerraldien ondorioz, jolas parkeak itxita daude berriro Ordizian.
Agerraldien ondorioz, jolas parkeak itxita daude berriro Ordizian. Juan Carlos Ruiz / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko uztailak 9

EAEko Hauteskunde Batzordea bildu egin da gaur goizean, eta, besteak beste, EH Bilduren eskaera bat aztertu du, neurriak hartzeko Ordizian (Gipuzkoa) eta inguruetan osasun eta boto eskubideak bermatze aldera. Batzordeak adierazi duenez, «egiaztatu» egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak «neurriak aurreikusi» dituela, eta horien jarraipena egingo du, «epidemiologia eta osasun egoeraren bilakaerara egokitzen direla bermatzeko». Era berean, Osasun Sailari eskatu dio herritarrei helarazteko «neurriak nahikoak direla».

58 pertsona kutsatu dira jada Ordiziako agerraldian. Adur Ezenarro alkateak ohartarazi du PCR probetan positibo eman duten horiek etxean itxita egon beharko dutela, eta beraz, ezingo direla bozkatzera joan; izan ere, oraingoz Jaurlaritzak ez du neurri berezirik hartu bakartuta dauden herritar horiek botoa eman dezaten. Hala berretsi du Iñaki Alberdi Idiazabalgo alkateak ere: «Zuzenean esan digute positibo eman dutenek ezingo dutela bozkatu. Haien hurbileko kontaktuek, bai, botoa eman ahalko dute eta berehala etxera itzuli». 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Kezka adierazi dute lehen arretako hainbat langilek. Argazkian, Bilboko Areilza anbulatorioa. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Osasun sistemak eztanda egingo du»

Maialen Arteaga

Lehen arretako zentroen estutasunak azaleratu ditu COVID-19ak, eta aspaldiko aldarriak hauspotu ditu. Pandemiaren «bigarren olatua» iritsi dela aitortu du Eusko Jaurlaritzak, baina osasun etxeetan langileen erdiekin eta «lan gainkargarekin» dabiltzala salatu dute.

San Mames zelaia hutsik, Athleticen eta Leganesen arteko partidan, uztailaren 16an. ©Marisol Ramirez / Foku

Athleticeko sei jokalarik positibo eman dute

Berria

PCR probak egin dizkiete futbol jokalariei eta klubetako langileei. Alaveseko hiru jokalariri ere detektatu diete COVID-19 gaitza.

PCR probak egin dizkiete Donostiako Ramuntxo Berri tabernan izandakoei. ©Gorka Rubio / FOKU

Beste 505 positibo izan dira Hego Euskal Herrian

Berria

COVID-19a zuten zazpi pertsona hil dira azken astean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Probak egingo dizkiete Nafarroako egoiliar guztiei irailean.

Maddalen Iriarte prentsaurreko batean, artxiboko irduian. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio konponbide bat emateko lehen arretako zentroen egoerari

Olatz Esteban Ezkati

Eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozialen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu du indar subiranistak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna