Albistea entzun

Zer lehendakarigai ibili da ondoen BERRIAren porran?

 

Enekoitz Esnaola -

2020ko uztailak 14 07:49

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendakarigaiei elkarrizketak egitean, emaitzez porra bat egitera animatu zituen BERRIAk. Ezkutuan egingo zuten, orria gutun azal batean sartu eta BERRIAk bozen biharamunean —gaur— zabalduko zituen. Maddalen Iriarte (EH Bildu), Miren Gorrotxategi (EP), Idoia Mendia (PSE-EE) eta Jose Ramon Becerra (Equo Berdeak) animatu ziren egitera; Iñigo Urkullu (EAJ), berriz, ez, esanda ez dituela egiten halako ariketak. Carlos Iturgaizek (PP-C's) ez zuen eman elkarrizketarik. Legebiltzarkide kopuruen desbideraketa formulatzat hartuta, Iriarte ibili da ondoen: lauko desbideraketa izan du. Becerrak hamarrekoa, Mendiak hamabikoa eta Gorrotxategik hamaseikoa.

Norberaren taldeari aurreikusitako legebiltzar kopuruan ere, Iriarte ibili da ondoen: 22 aulki aurreikusi zizkion EH Bilduri, eta 22 lortu ditu. Mendiak 12 eman zizkion PSE-EEri, eta 10 eskuratu ditu. Becerrak jarri zuen 2 aulki lortuko zituztela Equo Berdeek, eta ez dute batere lortu. Gorrotxategik 11 eserleku eman zizkion EPri, eta 6tan geratu dira.

Guztiek aurreikusi zuten EAJ izango zela lehen indarra; 25 eta 30 legebiltzarkide artean eman zizkioten, eta 31 atera ditu, aurreneko indarra izanik. Becerra eta Iriarte ibili dira hor hurbilen, 30na emanda. Voxi buruz, laurek jarri zuten ez zuela aulkirik lortuko, baina 1 eskuratu du.

Lau lehendakarigaiek betetako orriak, eta emaitza

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezkerretik eskuinera, Rodriguez eta Ruiz ©Ahal Dugu.

Garbiñe Ruiz eta David Rodriguez, Ahal Dugu-ko Gasteizko eta Arabako zerrendaburu izateko primarioetan

Iñaut Matauko Rada

Elkarrekin Podemos-IUko Gasteizko Udaleko eta Arabako Batzar Nagusietako gaur egungo bozeramaileak 'Bat Egin Podemos' proiektuaren barruan aurkeztu dira Ahal Dugu alderdiko primarioetara.

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren webgunea, itxita. ©BERRIA

AEMk salatu du Guardia Zibilak webgunea itxi diela eta lagun bat atxilotu duela 

Berria

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren arabera, atxilotuari material informatikoa atxiki dio Poliziak. Aske utzi dute atxilotu duten egun berean.

Mikel Albisu, artxiboko irudi batean. ©maialen andres / Foku

Auzitegi Nazionalak Espainiatik ateratzeko debekua ezarri dio Mikel Albisuri

Berria

Albisuk eta Sagarzazuk gaur deklaratu dute epailearen aurrean. ETAk 2002an egindako atentatu batengatik sei euskal herritar ikertzen ari dira.

Usansoloko herritarrek egindako mosaikoa. ©OSKAR MATXIN / FOKU

Bizkaiko 113. udalerria izateko azken urratsak ari dira egiten Usansolon

Iñaut Matauko Rada

Prozesuari buruzko erakusketa eta herri mosaikoa egin dute. Ondo bidean, urrian onartuko dute Bizkaiko Batzar Nagusiek desanexioa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...