Abstenitutako bostetik batek COVID-19aren eraginez ez zuen eman botoa

Jaurlaritzak eginiko inkesta batean galdekatutakoen %83k esan dute hauteskunde kanpaina hasi aurretik erabakia zutela botoa nori eman.

Maskara erabiltzeko gogorarazten duen afixa bat Durangoko bozkaleku batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
jon olano
2020ko uztailaren 17a
12:57
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak hauteskundeen osteko inkesta bat argitaratu du gaur. Horren arabera, hauteskundeekiko interes «handia» edo «nahikoa» izan dutenak %53 dira: Espainiako Gorteetarako azaroko hauteskundeetan baino zortzi puntu gutxiago eta erakunde horietarako apirileko bozetan ere baino 26 puntu gutxiago —inkestak ez du galdetu udal eta foru hauteskundeez—. Gainera, galdekatutakoen %83k esan dute hauteskunde kanpaina hasi aurretik erabakia zutela botoa nori eman.

Botoa eman ez zutenei dagokienez, bostetik batek atzera egingo lukete, eta orain botoa ematera joango lirateke. Horrez gain, parte hartu ez zutenen artean %23k erantzun dute politikariekin desengainua dutela, eta %20k koronabirusarengatik geratu zirela etxean.

Emaitzekin pozik daude, oro har: %19k uste dute emaitza «oso positiboa» izan dela, eta %53k «gehienbat positiboa» dela. Izan ere, inkestari erantzun diotenen %96 konforme daude emandako botoarekin.

Elkarrizketak astelehenean eta asteartean egin zituzten, 886 guztira: 193 Araban, 400 Bizkaian eta 293 Gipuzkoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.