'Bateragune auzia'

'Bateragune auziko' zigorrak baliogabetu ditu Gorenak

Otegiri ezarritako inhabilitazioa indargabetu du epaiak. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezteko aukera izango zuen Urkulluk bozak aurreratu ez balitu.

Arnaldo Otegi, iazko azaroaren 6an, Bruselan, Europako Parlamentuan, Estrasburgoren ebazpena jakin zenean.
Arnaldo Otegi, iazko azaroaren 6an, Bruselan, Europako Parlamentuan, Estrasburgoren ebazpena jakin zenean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko uztailak 31

21 hilabete berandu, Espainiako Auzitegi Goreneko Bigarren Aretoak men egin dio Bateragune auzian kondenatutako kideen defentsak sententziari jarritako berraztertze helegiteari, eta haien aurkako zigorrak baliogabetu ditu. Ezin da erabakiaren aurkako helegiterik jarri; beraz, behin betikoa da. Horren eraginez, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiri ezarritako 2021. urteko otsailera bitarteko inhabilitazioa ere bertan behera geratu da. Otegik Eusko Legebiltzarrerako bozetara aurkezteko aukera izango zuen Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk aurreratu ez balitu.

2018ko azaroaren 6an Estrasburgoko epaitegiak ebatzi zuen Bateragune auziko Auzitegi Nazionaleko epaimahaia ez zela inpartziala izan, argudiatuta Europako Giza Eskubideen Ituneko 6.1 artikulua urratu zuela. Ebazpen erabakigarri horren ondotik, apirilaren 4an defentsak eskatu zuen baimena berraztertze prozedurari ekiteko, baina irailaren amaiera arte ez zuen izan. Prozedura Kriminaleko Espainiako Legearen 954. artikuluaren arabera Europaren epaia nahikoa arrazoi dela argudiatu zuen Gorenak orduan. Behin baimena izanda, iazko azaroan, berraztertze helegitea aurkeztu zuen Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta, Rafa Diez eta Otegiren defentsak, iazko azaroan. Gorenak fiskaltzaren esku utzi zuen kasua, eta gaur iritsi da azken erabakia, behin betikoa.

Bateragune auziko operazioa 2009ko urriaren 13an egin zuten; Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak zuzendu zuen auziaren instrukzioa, eta auzitegi hark bi urte geroago eman zuen bost kideen aurkako epaia. ETAko buruzagi izatea leporatu zieten Otegiri eta Diezi, eta partaide izatea, berriz, gainerakoei. Zortzi eta hamar urteko zigorrak ezarri zizkien. Sei hilabete geroago, 2012ko maiatzaren 7an, Gorenak berretsi egin zuen epaia, baina ETAko buru izateko akusazioa kendu zien Otegiri eta Diezi eta guztiei espetxe zigorrak murriztu zizkien —inhabilitazioak ez—. Geroago, babes helegitea aurkeztu zuen defentsak, baina errekurtsoa atzera botata, Auzitegi Konstituzionalak ere ontzat jo zuen epaia, eta bere hartan utzi. Zehazki, Gorenaren epaiaren aurka jarri zuen helegitea Iñigo Iruin defentsako abokatuak. Espainiako justizia sistemaren bidea agortuta, Estrasburgora jo zuten.

Auziaren nondik norakoez gehiago jakin nahi izanez gero, Berria-ren berri bilduma

Bost zigortuek denera 31 urte egin zituzten preso. Jacintok, Rodriguezek eta Zabaletak, seina urte, eta Otegik eta Diazek, ia sei eta erdi bakoitzak. Horrez gain, jardun publikoan aritzeko inhabilitazio zigorra ere jarri zieten. Haien artetik Otegiri falta zitzaion betetzeko. Gaurko epaiak aurtengo Eusko Legebiltzarrerako bozetara aurkezteko aukera emango lioke Otegiri, Urkulluk aurreratu ez balitu.

Arnaldo Otegik, gainerako beste kideekin batera ageri den argazki baten alboan, bere mezua plazaratu du sare sozialetan:

EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriartek sare sozialen bidez eman du ebazpenaren gaineko iritzia, kritiko: «Sei urte t’erdiz kartzelan modu injustuan eduki zituen Espainiako auzitegi gorenak. Estrasburgoko epaia onartzeko 20 hilabete behar izan ditu auzitegi horrek. Hauxe da Espainiako justiziaren benetako maila».

 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna