Euskal presoak

Aske utzi dute Ibon Goieaskoetxea, neurriekin

Atzo Espainiaratu zuten, eta gaur hura aske uztea erabaki du epaileak. Epaitegian aurkeztu beharko da hamabostean behin.

Goieaskoetxea, haren gertukoekin, aske geratu ostean.
Goieaskoetxea, haren gertukoekin, aske geratu ostean. Etxerat Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko irailak 16

Frantziako Estatuko espetxeetan hamar urtetik gora igaro ondoren, atzo Espainiaratu zuten Ibon Goieaskoetxea euskal presoa, eta, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro ondotik, behin-behinean aske utzi dute. 1997an Espainiako erregearen aurka egiten saiatzea leporatzen dion auzi batengatik eraman dute Goieaskoetxea Espainiako Auzitegi Nazionalera, baina, abokatuaren arabera, fiskalak ez zuen nahikoa froga ikusi horretarako, eta behin-behinean aske uztea galdegin du. Hala, neurri gisa, hamabostean behin sinatzera joan beharko da epaitegira.

2010eko otsailean atxilotu zuten Goieaskoetxea, Normandian, ETAko kide izatea leporatuta, eta hamalau urteko zigorra ezarri zion auzitegiak 2015ean. Urte hartan, Fleuryko espetxeko zaindariek jipoitu zutela salatu zuen. Hiru urte geroago, Arleseko presondegian zela, Euskal Herritik 850 kilometrora, auto istripua izan zuten espetxe hartara bidean ziren senideek.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu omenaldian ©Eusko Jaurlaritza

Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.

Zestoa, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan

Berria

28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gero eta gaixo gehiago daude ZIUetan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 387 kasu atzeman dituzten Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. 57 gaixo daude ZIUetan hiru lurralde horietan.

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

COVID-19ak Euskal Herrian duen eragina azaltzen du grafiko eta mapa interaktibo sorta honek. Izurriaren une larrienak martxoan eta apirilean gertatu ziren. Maiatzean eta ekainean apalduz joan zen gaitzaren hedapena, baina udan berriro hasi dira ugaritzen positiboak, ospitaleratzeak eta agerraldiak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna