GATAZKAREN ONDORIOAK

Foro Sozialak uste du legealdi berriak «bizikidetza demokratikoarena» izan behar duela

Azterketa batean, ondorioztatu dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen artean %75ekoa dela adostasun maila bizikidetzaren arloan.

Teresa Toda, Agus Hernan eta Tasio Arrizabalaga.
Teresa Toda, Agus Hernan eta Tasio Arrizabalaga. / BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2020ko irailak 17

Foro Sozial Iraunkorrak agerraldi bat egin du Donostiako Miramar jauregian, legealdi berrirako erronkak ezarri eta alderdi politikoek alor horretan dituzten programei eta adostasun puntuei buruzko azterketa konparatibo bat aurkezteko. Azterlan horren ondorio nagusia da abiatu berri den legealdiak «bizikidetza demokratikoarena izateko baldintzak» dituela: «Legealdi honek behar adina baldintza betetzen ditu adostasun zabalez aurre egiteko korapilatuta dirauten erronka nagusiak askatzen hasteari». Izan ere, antzeman dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemosen artean %75ekoa dela adostasun maila bizikidetzaren arloan. Indar politiko horiek legebiltzarraren %90 ordezkatzen dute.

Zehazki, Foro Sozial Iraunkorrak ondorioztatu duenez, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritzat duten indar politiko gehienek -«garaileen eta garaituen posizioetan jarraitzen duten gutxi batzuk salbu»-, bat datoz ETAren armagabetzearen eta desegitearen ondoren Euskal Herrian zabaldutako «bake eszenatokia sendotzeko eta euskal gizartearen etorkizuneko bizikidetzari ekarpena egiteko premian». Gainera, «ñabardurak ñabardura», alderdi horiek uste dute beharrezkoa dela konpontzeke dauden hiru gai nagusiri aurre egitea, eta alor horietan hiru erronka ezarri ditu foroak. Biktimen alorrean, premiazkotzat jo du «biktimen tipologien artean dagoen diskriminazioa behin betiko gainditzea», eta, horretarako, «biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa bermatzeko mekanismoak» finkatu behar direla uste du.

Horrez gain, presoen eremuan pozik azaldu dira Agus Hernan, Teresa Toda eta Tasio Arrizabalaga bozeramaileak, «ikasturte hasiera honetan, eztabaida politikoan aritzen diren eragile gehienek Foro Sozialak aspalditik sustatu dituen kontzeptuak integratu dituztelako». Kontzeptu horiek dira espetxe politika «modu normalizatuan» aplikatzea «eta bere garaian terrorismoaren aurkako borrokarako diseinaturiko politika gainditzea», zigorrak betetzeko orduan presoen «errotze sozialaren garrantzia» aintzat hartzea eta, beraz, Zaballako, Iruñeko, Basauriko eta Martuteneko kartzeletara lekualdatzeko beharra.

Horrez gain, bestelako espetxe politika bat «eremu humanitario hutsean» kokatu behar dela nabarmendu dute, eta garrantzia eman diote espetxeen eskumena «ahalik eta azkarren» eskualdatzeari. Gernikako Estatutua osatzeko Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak prestatutako egutegian jasota dago espexe eskumenaren transferentzia: «Presoen gaian, adostasun posible guztiak eraikita daude. Orain, premiaz, ekintza plan bat jarri behar da abian, gai honi konponbide integrala emateko».

«Memoria kritiko inklusiboa» ere erronken artean kokatu du Foro Sozial Iraunkorrak, uste baitu «zailtasun gehien» dituen gaia dela, «kontakizunaren bataila delakoak» baldintzatzen duelako arlo hori. Todaren esanetan, gizartea «politikarien aurretik» doa alor horretan, eta horren adibide jarri ditu  «ibilbide desberdinak dituzten pertsonen artean aurrera eraman diren esperientzia eta lankidetza ugari». Aldiz, esparru instituzionalean dagoen «blokeoak gizartearen desatxikimendua edo gogaitzea» eragin duela uste du, eta arriskutzat jo du «gertatutakoaren orria azkar pasatu nahi izatea eta ondorio kritikoak ez ateratzea».

Memoria ponentzia, etenda

Todak aparteko aipamena egin dio Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Ponentzia martxan ez jartzeko erabakiari: «Horrelako erabaki batek ere nolabaiteko porrota adierazten du». Aurreko legealdian, ponentziak «azken 100 metroetan porrot» egin zuela uste du Foro Sozial Iraunkorrak, «kontakizunaren borrokak hor jarraitzen duelako». «Pena ematen digu, pena handia, hauteskunde arrazoiengatik akordioak desadostasunen aurretik lehenetsi ez izanak», erantsi du.

Ildo horretan, Todak azaldu du ez dagokiola foroari adieraztea ponentzia beharrezkoa den edo ez, baina beharrezko jo du «adostasun politiko berriak» lortzea. Horretan «energia asko» jarriko duela azaldu dute Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileek: «Gizarte zibila gai honetan ere motorra izatea nahi dugu. Ezin dugu politikarien esku bakarrik utzi bakean bizitzeko nahiaren kudeaketa». Horren harira, alderdiei eskatu diete kontuan hartzeko ez dutela hauteskunderik izango datozen hiru urteetan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Positibo kopuruak goia jo du Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 749 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta nabarmen ugaritu dira Nafarroan: 362 kutsatu detektatu dituzte azken egunean. 501 lagun daude erietxeratuta Hego Euskal Herrian, eta 82 gaixo daude ZIUetan.

Zestoa, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan

Berria

28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.

Iñigo Urkullu omenaldian ©Eusko Jaurlaritza

Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. «Elkarrizketa soziala» bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.

Sindikatuen eta Sareren elkarretaratzea, presoen egoeraren harira Bilbon. ©Marisol Ramires/FOKU

Hainbat espetxetan komunikazioak eten dituztela salatu dute Sarek eta Etxerat-ek

Maria Ortega Zubiate

Presoek eta haien senideek “garai oso zailak” bizi dituztela adierazi dute bi elkarteek, eta pandemiak “salbuespenezko erregimenaren aplikazioa” areagotzen duela. Positibotzat jo dituzte Eusko Legebiltzarrean eta Espainian espetxe politika aldatzeko egindako adierazpenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna