EAJk iragarri du ez duela Alderdi Eguna ospatuko

EBBk adierazpen politiko bat argitaratuko du igandean, COVID-19aren ondorioz hil diren pertsonak gogorarazteko eta familiei elkartasuna adierazteko. Ortuzarrek eskatu du etorkizunaz hausnarketa propioak egiteko.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria 2018ko Alderdi Egunean. ADRIAN RUIZ DE HIERRO / EFE
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2020ko irailaren 22a
12:45
Entzun

Irailaren amaieran ospatu ohi du EAJk Alderdi Eguna, Forondan (Araba). Hala ere, EBB Euzkadi Buru Batzarra atzo arratsaldean bildu zen, eta gaur jakinarazi du ez duela Alderdi Eguna ospatuko. Andoni Ortuzar EBBko lehendakariak adierazi du erabakia hartzea «latza eta gogorra» izan dela, baina «erantzukizunez» jokatzea erabaki dutela, osasuna oinarri hartuta eta «gaizki pasatzen ari direnei» elkartasuna adierazita.

Hain zuzen, sare sozialen bidez zabaldu du mezua alderdiak, baina iragarri du igande goizean adierazpen politiko bat argitaratuko dutela, COVID-19aren ondorioz hil diren pertsonak gogorarazteko, besteak beste. Beraz, egun handirik ezean, Ortuzarrek alderdikideei «hausnartzeko» eskatu die: «Minutu batez, alderdiaren eta Euskadiren etorkizunaz hausnarketa bat egiteko eskatzera natorkizue». Haren arabera, «Euskadi zutik dago», eta baita alderdia eta euskal gizartea ere. «EAJ martxan dago, eta horixe hemendik aterako garela».

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.