BIHAR BERRIA-n

«Berdintasunaren aldeko politikak txertatuta daude Jaurlaritza osoan»

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburuari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia187414.jpg
jon olano
2020ko irailaren 25a
16:50
Entzun

Hiru aste beteko dira bihar Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak karguaren zina egin zuenetik Gernika-Lumon (Bizkaia), eta hiru egun geroago hartu zuten kargua sailburu berriek; tartean, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua. Jardun horri beste bat erantsi diote orain, ordea: gobernuaren bozeramailea izatea. Hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar, eta hauek dira Zupiriak elkarrizketan esandakoetako batzuk:

- «Hezkuntza huelga egun hori baino askoz gehiago da, eta Jaurlaritzari erantzukizun handia dagokigu, baina egoera potolo baten aurrean gaude, eta denon erantzukizuna beharko da honi aurre egiteko».

- «Osasun arloko lankideei entzuten diedana da martxoan eta apirilean baino hobeto gaudela. Nekane Murgari entzun nion gertatzen ari ziren kutsatzeek hildakoak ekarriko zituztela; oso gaizki hartu zituzten batzuek, baina hori gertatzen ari da».

- «Gaur-gaurkoz ez dago beste biderik autogobernu handiagoa lortzeko: bide bakarra da elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa. Bide horretatik kanpo egon dira proklamak eta aldarriak 40 urtez, eta bide horretatik gauza gutxiago etorri da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.