Euskal presoak

Aske utzi dute Rufino Arriaga euskal presoa

23 urte igaro ditu espetxean. Lehenik, Frantzian, eta 2003tik, Espainian. Horrez gain, Puertora bidean zihoan euskal presoen senideen furgoneta batek istripu bat izan du. Asteburuko bigarrena da.

jarraia187513.jpg
2020ko irailaren 27a
12:59
Entzun

Aske geratu da Rufino Arriaga Arruabarrena euskal presoa, 23 urteko espetxe zigorra bete ostean. Sevilla III espetxetik (Andaluzia, Espainia) atera da.

Arraiga 1997an atxilotu zuten Orleansen (Frantzia), eta 2003an Espainiaratu zuten. Aurrez, Espainiako Konstituzio Auzitegiko epaile Francisco Tomas y Valienteren hilketagatik eskatu zuten hura Espainiaratzeko, baina Frantziak uko egin zion. Haren aurkako epaiketa 2007an egin zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaileek 20 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea leporatuta.

Bakartuta pasatu ditu espetxe urteak. Izan ere, hainbat lekualdatze eskaera egin zituen arren, denak ukatu zizkioten.

Beste istripu bat

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Mirentxin gidari boluntarioen furgoneta batek auto istripua izan du, Puerto de Santamariako espetxera (Andaluzia, Espainia) zihoazela. Ezbeharra, asteburuko bigarrena, larunbat goizean gertatu zen. «Basurde txiki bat errepidera atera zen, eta furgonetaren aurreko partearen aurka jo», azaldu du Etxeratek. Bidaiariek aurrera jarraitu zuten, eta ez zuten bisitak egiteko aukera galdu.

Atzokoarekin, 349 dira euskal presoen senide eta lagunek espetxeetara bidean izan dituzten ezbeharrak. Horietan, hamasei lagun hil dira: «Jasanezina da, aski da! Salbuespen egoera hau amaitu behar dugu!», salatu du elkarteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.