Literatura

Unai Elorriagak eta Pello Otxotekok jaso dute Espainiako Kritikaren Saria

Narratiban 'Iturria' eleberria saritu du Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak, eta poesian, 'Itsas bizimina' poema bilduma

Unai Elorriaga idazlea. MARISOL RAMIREZ/FOKU
Inigo Astiz
2020ko irailaren 28a
13:41
Entzun

Ipuin bildumaren eta eleberriaren artean dabil Unai Elorriagaren Iturrialiburua (Susa), eta haren kalitatea nabarmendu du Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak. Epaimahaiaren iritziz, liburu hori izan da 2019ko literaturak utzitako narratibako lanik onena, eta Pello OtxotekorenItsas biziminapoema bilduma (Balea Zuria) izan da poesia lanik nabarmenena. Sariketa honetan, egileek ez dute aipamenaz haragoko diru saririk jasotzen.

Guztira, hogei kritikarik osatu dute epaimahaia, eta euskarazkoez gainera, katalanezko, galizierazko eta gaztelerazo bina lan ere nabarmendu dituzte. Katalanez, Jordi Lararen Sis nits d'agost lana saritu dute narratiban, eta Dolors Miquel poetaren Ictiosaure poesian. Galizieraz, Berta Davilaren Carrusel eta Olga Novo poetaren Feliz idade. Espainieraz, Mariana Enriquez idazlearen Nuestra parte de noche eleberria, eta Juan Antonio Gonzalez Iglesias poetaren Jardín Gulbenkian saritu ditu epaimahaiak.

1956an egin zuten lehen sari banaketa, eta aurtengoa apirilean egitekoa zen, berez. Koronabirusaren ondorioz, ordea, igandean eman zuten sarituen berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.