Politika

Hiru gazte atxilotu dituzte Dulantzin, Voxeko hautagai baten autoari eraso egitea egotzita

Gazteek 18 eta 21 urte bitartean dituzte, eta Espainiako Poliziak atxilotu ditu Dulantzin (Araba). «Motibazio ideologikoagatik kalteak» eragitea leporatu diete.

Dulantziko erasoa salatzeko Voxek abuztuan zabaldu zuen argazkia.
2020ko urriaren 15a
15:33
Entzun

Espainiako Poliziak 18 eta 21 urte bitarteko hiru gazte atxilotu ditu gaur Dulantzin (Araba), ustez herri horretako Voxeko hautagai baten autoari eraso egiteagatik. «Motibazio ideologikoagatik kalteak» eragitea leporatu diete, ustez joan den abuztuaren 3an Jonathan Romero Voxeko udal hauteskundeetarako hautagai izandakoaren autoari eraso egin ziotelako. Espainiako Poliziaren arabera, atxilotutako hiru gazteek harremana dute «biktimaren ideologiaren aurka dauden hainbat talderekin», eta baita «kirol talde erradikalekin» ere.

Hiru gazteak polizia etxera eraman dituzte, eta, han deklarazioa hartu ostean, aske geratu dira. Epaitegira aldian-adian joan beharko dute, hala ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.