Espainiako Poliziak 18 eta 21 urte bitarteko hiru gazte atxilotu ditu gaur Dulantzin (Araba), ustez herri horretako Voxeko hautagai baten autoari eraso egiteagatik. «Motibazio ideologikoagatik kalteak» eragitea leporatu diete, ustez joan den abuztuaren 3an Jonathan Romero Voxeko udal hauteskundeetarako hautagai izandakoaren autoari eraso egin ziotelako. Espainiako Poliziaren arabera, atxilotutako hiru gazteek harremana dute «biktimaren ideologiaren aurka dauden hainbat talderekin», eta baita «kirol talde erradikalekin» ere.
Hiru gazteak polizia etxera eraman dituzte, eta, han deklarazioa hartu ostean, aske geratu dira. Epaitegira aldian-adian joan beharko dute, hala ere.