ENPLEGU PUBLIKOA

Lau urtean 10.000 lanpostu publiko eskainiko ditu Jaurlaritzak

Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak eman du lan eskaintzaren berri.

Lan eskaintza publiko baterako proba BECen, artxiboko irudian. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
jon olano
2020ko urriaren 27a
19:49
Entzun

Eusko Legebiltzarrean izan da Olatz Garamendi Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua, hark zuzendutako sailak hasi berri den legealdirako dauzkan asmoen berri emateko. Besteak beste, jakinarazi du 10.000 postutik gorako lan eskaintza publiko bat egingo duela, administrazio orokorreko lantaldea eta beste sektore batzuetakoa berritzeko.

Plazen %45, gutxienez, 35 urtetik beherakoek beteko dituzte, eta horrek «administrazio digitalerako igarobide atseginagoa eragingo du», Garamendiren hitzetan. Lau urtean gauzatuko dira lan eskaintzak.

Sailburuak konpromisoa hartu du Administrazio Orokorreko 2021-2024 Enplegu Plan bat bultzatzeko, eta elkarrizketara deitu ditu sindikatuak, «eremu horretan konpontzeke dauden arazoei bide emateko, langile publikoen baldintzak hobetzeko akordioak lortzeko helburuarekin».

Autogobernuari dagokionez, Garamendik nabarmendu du haren sailaren egitekoa izango dela Gernikako Estatutua betetzea, Jaurlaritzaren esku uzteko falta diren eskumenak eskualdatuta. Gainera, agindu du Espainiako Estatuak «eskumen autonomikoak birzentralizatzeko egiten dituen prozesuen aurrean autogobernua defendatuko» duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.