Datuak

1.549 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

15.587 proba egin dituzte, eta egindako proben %9,93k eman dute positibo Hegoaldean. Ospitaleetan, 749 pertsona daude ospitaleratuta gela arruntetan, eta 167 ZIUetan.

Bi osasun langile gaixo bati laguntzen, Gurutzetako ospitalean (Bizkaia). ANDONI LUBAKI / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2020ko azaroaren 3a
13:09
Entzun

Hego Euskal Herrian 15.587 PCR eta antigenoen proba egin dituzte, eta, atzoko datuak oinarri hartuta, 1.549 pertsonak eman dute positibo: Araban, 113k; Bizkaian, 506k; Gipuzkoan, 490ek; Nafarroan, 429k. Gainontzeko 11 kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandakoak dira. Beraz, egindako proben %9,93k eman dute positibo. 

Intzidentzia tasak ere erreparatu behar dira. Aurreko egunetako joerari jarraituz, Nafarroak du altuena, milakoa gaindituta: 1.108. Hala ere, gertu du Gipuzkoa ere: bi astean 100.000 biztanleko 973 positibo egon dira. Bizkaian, 608koa da intzidentzia tasa, eta Araban, 470ekoa. 

Ospitaleratuta daudenen kopuruak behera egin du atzoko datuarekin alderatuta. Eskainitako datuen arabera, gaur-gaurkoz, 916 pertsona daude ospitaleratuta: hogei gutxiago ziren herenegun. Horietatik 749 gela arruntetan daude, eta, 167, ZIU zainketa intentsiboetako unitatean. Hala ere, azpimarratu behar da ZIUetako gaixoen kopurua gero eta handiagoa dela, aurreko egunean baino bost pertsona gehiago baitaude ospitaleratuta gune horretan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.