EUSKAL PRESOAK

Preso bat Euskal Herriratuko dute, eta bortz hurbildu

Balbino Saenz Olarra da Euskal Herriratuko dutena: Zaballara eramanen dute, Valladolidetik. Jon Igor Solana Matarran eta Eider Perez Aristizbal Zuerara mugituko dituzte; Asier Garcia Justo eta Ismael Berasategi Eskudero, Asturiasera; eta Aitor Herrera, El Duesora.

Joan den astean Gasteizen egindako protesta bat. GOTZON ARANBURU / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2020ko abenduaren 4a
15:07
Entzun

Espainiako Espetxe Erakundeek hala erabakita, euskal preso bat Euskal Herrira ekarriko dute, eta bertze bortz preso Euskal Herritik 300 bat kilometrora edo gutxiagora dauden kartzeletara hurbilduko dituzte. Euskal Herriratuko dutena Balbino Saenz de Olarra da: Valladolidetik (335 kilometro) Zaballako espetxera ekarriko dute (Araba).

Algecirastik (Andaluzia, 1.100 kilometro) bi preso hurbilduko dituzte, eta biak eramanen dituzte Zuerara (Espainia, 245 kilometro): Jon Igor Solana Matarran eta Eider Perez Aristizbal. Azaroan jakinarazi zuten espetxe horretan dagoen Angel Lopez Anta Leonera mugituko zutela; beraz, hiru horiek mugituta, ez litzateke euskal presorik geldituko Algecirasko espetxean.

Mugituko dituzten bertze presoak Asier Garcia Justo, Ismael Berasategi Eskudero eta Aitor Herrera dira: Garcia eta Berasategi Asturiasera mugituko dituzte (Espainia, 385 kilometro), Badajozetik (Espainia, 755 kilometro) eta Alacantetik (Herrialde Katalanak, 700 kilometro), hurrenez hurren. Garcia zen Badajozen zegoen azken euskal presoa; beraz, hura mugituta, Badajozko espetxean ere ez da euskal presorik izanen. Herrera, berriz, A Lamatik (Galizia, 740 kilometro) El Duesora (Kantabria, Espainia, 170 kilometro) mugituko dute.

Asier Garciari eta Ismael Berasategiri, gainera, bigarren gradua ere emanen diete.

BERRIAren azken zenbaketen arabera, 2018ko ekainetik 99 euskal preso hurbildu edo Euskal Herriratuko dituela iragarri du Espainiako Gobernuak —horietako mugimendu batzuk oraindik ez dituzte gauzatu—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.