EUSKAL PRESOAK

Ernai: «Gatazkaren ondorioak bizi dituen azken belaunaldia izan nahi dugu»

Gazte antolakundeak agerraldiak egin ditu Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Usurbilen.

Ernaik Usurbilen eginiko agerraldia. ANDONI CANELLADA / FOKU
jon olano
2021eko urtarrilaren 2a
14:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Preso Politikoen Kolektiboari «gazteen elkartasuna eta konpromisoa» adierazi dio Ernaik gaur eguerdian Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Usurbilen eginiko agerraldietan. 1990eko eta 2000ko hamarkadetan jaiotako egunka gazte elkartu dira agerraldi horietan, adierazteko «gatazka politiko-armatuaren ondorioak bizi dituen azken belaunaldia» izan nahi eta behar dutela.

Lau ideiaren inguruan egin dute gaurko hitzartzea: askatasuna, konpromisoa, elkartasuna eta maitasuna: «Askatasuna dugu helburu. Eta hori adierazi nahi diogu euskal gizarteari eta, bereziki, euskal gazteriari: euskal preso, iheslari eta deportatuek kalean egon behar dutela, alegia. Eta preso eta iheslaririk gabeko Euskal Herriaren alde, bakean eta askatasunean biziko garen Euskal Herri askea aldarrikatzen dugula».

Konpromisoari dagokionez, esan dute berretsi egiten dutela EPPKrekiko eta kolektiboak erabakitako ildoarekiko «atxikimendua», eta presoen senideei «elkartasuna» azaltzen segitzeko asmoa azaldu dute, «epeltasuna helarazten, bisitak errazten».

Azkenik, erantsi dute «askatasunaren aldeko borrokan» jarraituko dutela: «Maitasuna dugu eskertzeko. Herri hau maitatzeagatik lapurtu zitzaien askatasuna borrokarekin konprometitutako gazte belaunaldi osoei». Azken hilabeteetan presoen gerturatzean emandako mugimenduei balioa eman die gazte antolakundeak, eta datorren larunbatean herriz herri egingo dituzten mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.