Europako Batzordeak BioNTech-Pfizerren txertoaren beste 300 milioi dosi erosiko ditu

Orain arte hitzemandako dosiak halako bi erosiko ditu, eta urteko bigarren hiruhilekoan 75 milioi banatzeko asmoa du.

BioNTech-Pfizerren txertoaren argazkia. MARCIN BIELECKI/EFE
Maria Ortega Zubiate
2021eko urtarrilaren 8a
11:04
Entzun

Europako Batzordeak COVID-19aren aurkako txertoaren 300 milioi dosi gehiago erosiko dituela jakinarazi du gaur goizean Ursula von der Leyen erakundeko lehendakariak. Lehendik hitzartutakoei orain BioNTech-Pfizer enpresak garatutako txertoaren dosi horiek gehituta, jada hitzemandako dosi kopurua bikoiztuko du Europako erakundeak. 

Enpresarekin duen kontratuan beste urrats hau eginda, dosien 75 milioi urteko bigarren hiruhilekoan banatzeko asmoa du orain Europako Batzordeak. Von der Leyenek gogorarazi du farmazeutikaren txertoa dela Europako Botiken Agentziak baimendu zuen lehenengoa. Hain zuzen ere, txerto horren dosiak banatu dituzte Euskal Herrian, abenduaren 27tik aurrera Hego Euskal Herrian, eta asteon Ipar Euskal Herrian. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.