Markel Olano

«Ona da kritikoak izatea, baina ez hiperkritikoak izatea»

2007an izendatu zuten, lehenengoz, Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta, 2011tik 2015era oposizioan egon ondoren, hamargarren urtea betetzen ari da karguan. Markel Olano arduratuta dago egungo egoerarekin, baina sinetsita dago bide onean ari direla lanean.

jarraia192306.jpg
unai zubeldia
2021eko urtarrilaren 15a
13:10
Entzun

Hirugarren legealdia. Hamar urte. Markel Olanok (Beasain, 1965) aitortu du «oso gogorra» izan zela 42 urterekin Gipuzkoako ahaldun nagusi kargura iritsi zeneko lau urtekoa, baina ez da samurragoa COVID-19aren pandemiak gaur egun sortutako krisi egoera. «Lurraldearen proiektu estrategikoetan» kontrako etengabeko jarreran ez tematzeko eskatu dio oposizioari, eta krisitik ateratzeko «konfiantza» gizarteari.

Urte aldaketarekin egoera aldatzea espero zuten askok, baina neurriak gogortu ditu Labik. Gaur-gaurkoz, zein da egoera?

Urrian, kasu asko izan zen Gipuzkoan; Araban eta Bizkaian baino gehiago, eta ez geunden ohituta horretara, lehen olatuarekin ez zelako gertatu halakorik. Lurralde gisa kolpe latza hartu genuen. Pixkanaka, datuak hobetzea lortu genuen, baina Eguberrietako jaien ondoren berriz ere datuak okertzen ari dira. Kezka handiko unea da; pandemiak argi utzi digu kontaktu sozialak areagotzean aprobetxatu egiten duela.

Iazko martxotik zahar etxeena izan da Gipuzkoako kezka iturri nagusietako bat. Zertan ez da asmatu ia urtebete honetan?

Lehen olatu horretan, oso intzidentzia tasa larria izan genuen zaharren egoitzetan. Hutsune nabarmenak izan ziren orduan: EPIen inguruko gabeziak, protokoloenak... Ez genekien gaixotasunak zehazki nola eragiten zuen eta zein neurri hartu behar genituen. Baina bigarren olatuan, ondo funtzionatu dute neurriek, nahiz eta pertsona bakarra gaixotzen edo hiltzen denean jada larria den egoera. Bigarren olatuan eredugarria izan da zaharren egoitzetako langileek eta arlo soziosanitarioak izan duten portaera.

Protesta giroan jarraitzen dute zahar etxeetako langileek, eta aldundiari bitartekaritza lana eskatu diote sarritan. Ezinezkoa al da egoera hori desblokeatzea?

Argi dago greba bat inorentzat ez dela desiragarria; oso luze doa, gainera. Guretzat egoiliarrak dira bereziki garrantzitsuak, haiek direlako ahulenak. Elkarrizketa prozesu bat martxan dago, eta gu ahalegintzen ari gara elkarrizketa horiek bide onetik joan daitezen. Baina hor amaitzen da gure egitekoa; sindikatuena eta enpresena da ardura. Tamalez, ez dugu ikusten konponbidea gertu dagoenik.

(jarraitu irakurtzen, Gipuzkoako Hitza-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.