Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Nahia Sololuze: «Nire aita eroan egin didate». Zaldibarko hondamendiaren lehen hamar egunak

Berria TBk Zaldibarko hondamendiaren lehen hamar egunak bildu ditu hiru protagonistaren ahotik: Nahia Sololuze, Alberto Sololuze hildako langilearen alaba; Oskar Morales, Eitzaga auzoko bizilaguna; eta Iñaki Petxarroman, BERRIAko kazetaria.

Berria -

2021eko otsailak 6 07:23

Otsailaren 6an da urtebete Zaldibarko zabortegia jausi eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran azpian harrapatu zituela. Urteurrena gogoratzeko, BERRIAk Zaldibarko hondamendiaren arrakaletan barrena dokumental laburra ekoitzi du. Lan horretan, otsailaren 6tik 16rako egunak nola bizi izan zituzten gogoratu dute hiru protagonistak: gertatutakoaren berri nola izan zuten, eta hurrengo hamar egunak nolakoak izan ziren eurentzat.

Euskadi Irratiak gertatutakoaren inguruan eman zuen lehen albistearekin hasten da dokumentalaren kontakizuna, eta BERRIAk hamar egun geroago —2020ko otsailaren 16an— argitaratu zuen garraiolari baten testigantzarekin amaitzen da, zabortegiaren funtzionamendua azaltzen duen audio argigarri batekin. Egun horietako bizipenak jasotzea izan da BERRIAko multimedia mahaiko kideen helburua: gaia hain zabala izanik eta hain ondorio tragikoak izanik, hiru pertsona horien ahotik entzutea zer gertatu zen.

Nagore Arinek, Lara Madinabeitiak eta Jon Ordoñezek egin dute dokumentala. Gidoia Arinek eta Ordoñezek ondu dute; irudiak, soinua eta edizioa Arinen eta Madinabeitiaren lana izan dira; eta produkzio lanetan Ordoñez aritu da.

Hondamendi baten hiru ikuspuntu

Berria TBko lantaldea Zaldibarren eta Azpeitian izan da dokumentala grabatzen, eta 25 minutuko ekoizpen bat da lan horren emaitza. Hiru protagonistek ikuspuntu desberdinetatik ikusi zuten egun horietan gertatutakoa, eta hala jaso da dokumentalean ere. Nahia Sololuze Alberto Sololuzeren alaba da, eta bere familiak egun horietan zer bizi eta nola bizi izan zuen kontatzen du. «Lanean nengoen, eta lehenengo whatsapp-ak hasi ziren: Ermuan mendia jausi da autobidean; ni beharrean nengoen, eta ez nion kasurik egin. Handik ordu erdira amak deitu zidan, 17:30 aldera eta... piztu egin zitzaidan bonbilla: aita».

Oskar Morales Zaldibarko Eitzaga auzoko bizilagunak lanean zela izan zuen gertatutakoaren berri. A-8 autobidea itxita zegoenez, autoa lantokian utzi eta trenez eta oinez itzuli zen etxera; zabortegia jausi zen lekutik metro batzuetara bizi da: «Ikusten ari ginen hau dimentsio potoloa ari zela hartzen, eta gauzak ez zeudela argi, ez funtzionamendurako, ezta erreskate lanetarako ere».

Iñaki Petxarroman BERRIAko erredakzio zuzendaritzako editoreetako bat da, ingurumen gaietan espezializatutako kazetaria, eta gertutik jarraitu zuen lehen egun horietan Verter Recyclingen zabortegian gertatu zena. BERRIAren erredakzioan albistea nola jaso zen eta nola heldu zioten kontatzen du. «Nik uste dut BERRIAn goiz horretan jabetu ginela benetan albistea oso potoloa zela eta gertatzen ari zena oso potoloa zela. Batetik, amiantoa agertu zelako. Bestetik, zabortegi bat behera etortzeak esan nahi duenagatik».

Urteurrenaren harira BERRIA argitaratzen ari den eskaintza informatiboaren parte bat da dokumentala. Igandeko egunkarian, Euskal Herria saileko kazetariek luze eta zabal jorratu zuten hondamendia eta haren ingurukoak. Joan den astean, BERRIA zabortegian bertan izan zen, eta hango lanen lekukotza zuzena eman zuen igandean. Gainera, BERRIAk ondorioen balantzea ere egin zuen eta zabortegiko bezeroen zerrenda argitaratu zuen. Alberto Sololuzeren gorpua abuztuan agertu zen, baina Joaquin Beltranena oraindik ez dute aurkitu. Lan horrek segida izango du aste osoan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Manifestarietako batzuk bandera moreak astintzen, Bulebarrean. ©JON URBE / FOKU

Ozen berriz: «Aski da!»

A. Iraola - I. Orzaiz - M. Asensio Lozano

Mugimendu feministak kaleak bete ditu bortxa matxistaren aurkako mezuekin. Justizia «feminista» aldarrikatu dute. Instituzioen elkarretaratzeak ere izan dira

Ikastetxe bateko korridorea eta ikasgela, artxiboko irudi batean. ©BIEL ALIÑO / EFE

Hezkuntza Legeari eginiko ekarriak, murgiltzetik «laikotasun positibora»

Irati Urdalleta Lete

35 eragilek eta norbanakok egin dizkiote zuzenketak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroari; euskarak eduki beharreko garrantzia da ardatzetako bat

<b>Txapa.</b> 'Ahobizi' txapa andre baten paparrean (artxiboko irudia). ©J.U. / FOKU

Euskarak, maitale asko eta etsai gutxi

Irati Urdalleta Lete

Nolako jarrera dute euskal herritarrek euskararen inguruan? EHUko NIK ikerketa taldearen esanetan, jarrerak onak dira orokorrean, baina badaude ahulguneak: zenbaitek mundu tradizionalarekin lotzen du oraindik ere euskara; ez, ordea, gai espezifikoekin edo lagunartean erabiltzearekin.
Indarkeria atxistaren aurkako elkarretaratze bat, Tuteran, artxiboko irudian ©Iñigo Uriz / foku

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...