Lodosan baheketa bat eginen du Osasunbideak

Nafarroako Gobernuak 60 urtetik gorako herritarrak deitu ditu koronabirusa atzemateko proba egitera. Baheketa bihar arratsaldean eginen dute, herriko kultur etxean.

Koronabirusa atzemateko baheketa Erriberrin, urtarrilean. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko martxoaren 30a
15:47
Entzun

COVID-19aren transmisioa nabarmen larriagotu da Lodosan (Nafarroa). Kutsatzea etetea helburu, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Lodosako Udalak hainbat herritar deitu dituzte testa egitera. Zehazki, 60 urtetik gorako biztanleek hartuko dute parte baheketan; Lodosan 1.200 lagun inguruk dituzte 60 urte edo gehiago.

Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, probak bihar arratsaldean eginen dituzte, eguerdiko 12:00etatik arratseko 20:00ak bitartean. Herriko kultur etxean prestatuko dituzte probak egiteko postuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.