COVID-19aren transmisioa nabarmen larriagotu da Lodosan (Nafarroa). Kutsatzea etetea helburu, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Lodosako Udalak hainbat herritar deitu dituzte testa egitera. Zehazki, 60 urtetik gorako biztanleek hartuko dute parte baheketan; Lodosan 1.200 lagun inguruk dituzte 60 urte edo gehiago.
Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, probak bihar arratsaldean eginen dituzte, eguerdiko 12:00etatik arratseko 20:00ak bitartean. Herriko kultur etxean prestatuko dituzte probak egiteko postuak.