Albistea entzun

807 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

12.278 PCR eta antigeno proba egin dituzte, eta positiboen ehunekoa %6,57 da. Nafarroan, martxan dira Aste Santurako neurri berriak.

Lazkaoko (Gipuzoa) baheketa.
Lazkaoko (Gipuzoa) baheketa. Jon Urbe / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria -

2021eko apirilak 1 08:24

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 12.278 PCR proba eta antigeno test egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 807 positibo atzeman zituzten, herenegun baino hamabost gehiago. Positiboen kurbak, beraz, martxoaren 11n hasi zen goranzko joerari eusten dio. Positiboen ehunekoa, berriz, %6,57 da.

Lurraldeetako egoerari dagokionez, Bizkaian detektatu dituzte positibo gehienak: 302. Gipuzkoan, 239 izan dira; Nafarroan, 164; eta Araban, 99. Gainontzeko hiru kasuak EAEtik kanpo bizi diren herritarren artean atzemandakoak dira.

Erietxeen okupazioa ere gero eta handiagoa da. Atzo beste 77 ospitaleratze egon ziren Hegoaldeko ospitaleetan, eta ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan 110 pertsona daude. Jaurlaritzak ez du datu zehatzagorik eskaini, baina Nafarroako Gobernuak azaldu du 93 pertsona daudela gela arruntetan. Horrez gain, gogoan izan behar da gauerditik daudela indarrean bertako gobernuak Aste Santurako hartutako neurriak; besteak beste, tabernen barnealdeak itxita egongo dira.

Txertaketarekin, aurrera

Hegoaldeko osasun zerbitzuek txertaketarekin aurrera jarraituko dute datozen egunetan. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, esate baterako, atzo jakinarazi zuen gune berri bat atonduko dutela BECen (Barakaldo, Bizkaia) txertoak emateko, eta, hain justu, larunbatean jarriko da martxan espazioa. 65 urtetik beherako pertsonak txertatuko dituzte han, eta, Osasun Sailaren arabera, egunero 5.000 dosi jartzeko modua emango du guneak. Hala ere, nabarmendu du dosien «eskuragarritasunak» ere baldintzatu litzakeela aurreikuspenak.

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak ere txertaketa estrategiaren aldaketak aurkeztu ditu. Txostenean jasotzen denaren arabera, zenbait patologia dituzten 355.000 pertsonak lehentasuna izango dute txertoa jasotzerako orduan, birusarekin kutsatuz gero haien egoerak okerrera egin dezakeela argudiatuta. Horren barne daude, hala nola, minbizia duten pertsonak, transplanteren bat egina dutenak eta GIB birusa dutenak. Horrez gain, Downen sindromea duten 40 urtetik gorako 10.000 pertsonaren txertaketa ere aurreratuko da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Subillan egin nahi zuten gasa ustiatzeko proiektua. Artxiboko irudi batean, lursail horietako bat. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Eusko Jaurlaritzak uko egin dio Armentia II-n gasa ustiatzeari

Jon Ordoñez Garmendia - Jone Bastida Alzuru - Lander Muñagorri Garmendia

Ohar batean azaldu duenez, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren lege proiektua onartu ondoren, «ez du zentzurik». EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek esan dute albiste pozgarria dela

Lazkaoko (Gipuzkoa) baheketako irudi bat, martxoaren amaierakoa. ©Jon Urbe / Foku

Gero eta paziente gehiago daude ZIUetan

Berria

Otsailaren 23tik COVID-19aren ondorioz ZIUetan dagoen paziente kopururik handiena erregistratu dute: 158 lagun. Beste 967 positibo atzeman dituzte Hegoaldean.

Astra Zenecaren txerto dosiak. ©LESZEK SZYMANSKI / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna