martxelo otamendi
Hizpidea

Madariagaren belaunaldia

2021eko apirilaren 6a
16:29
Entzun

Zorretan Madariagarekin eta besteekin titulu egokiagoa izango zatekeen zutabe honetarako, baina zutabe honen zabalera estua gaizki konpontzen da deklinatua den gure hizkuntzarekin.

Gaizki ikusia dago, korronte nagusiarekin eta politikoki zuzena den irizpidearekin ez dator bat, «euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor» baieztapen indartsuaren kontrako norabidean dator; baina, euskal abertzaletasunaren ikuspegitik, oso zaila dago esatea oso gaizki egin zutela Julen Madariagak eta besteek orduko ETA hura sortzen.

Ez diegu ezer zor Francoren diktaduraren garai gogor haietan, mugimendurik txikiena egiten zuena txirtxilatzen zuten urte haietan ETA erakunde politiko eta kulturala sortu zutenei? Hori izan baitzen, eta ez besterik, ETA hura. Francori aurre egin, euskal abertzaletasunaren kontzientzia berpiztu, euskaraz hitz egitera eta euskarazko kultur produktuak sortzera animatu zuten geldirik egon nahi ez zuen eta mugitu beharra ikusi zuen belaunaldi gaztea.

Ulergarria da Francoren aurkako borroka galdu zuen belaunaldiak, errepresioa, heriotza, kartzela, erbestea... jasan zuen belaunaldiak, indarrik ez edukitzea diktaduraren aurka altxatzeko, eta intentsitate txikiko aktibitatea edukitzea. Guztiz. Baina horrek ezin du balio ETA sortu zutenen meritua estali eta ukatu nahi izateko. Ez da zintzoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.