Albistea entzun

Facebookeko eta Instagrameko kontuak itxi dizkiotela salatu du Arnaldo Otegik

"Julen Madariagaren heriotzaz idazteagatik" 24 orduz kontuak itxi dizkiotela esan du Twitterren.

Arnaldo Otegi, agerraldi batean. /
Arnaldo Otegi, agerraldi batean. / David Aguila/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 6

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak salatu duenez, Facebookek eta Instagramek sare sozial horietan dituen kontuak itxi dizkiote 24 orduz, gaur goizean Julen Madariagaren heriotzean argitaratu dituen mezuengatik. Orain bi kontuak ikusgai baditu ere, ez dira ageri Madariagaz argitaratutako mezuak, ezabatu egin dizkiotelako, BERRIAri jakinarazi dionez. Mezu bera idatzi du Twitterren, baina sare sozial horretan bere horretan daude bai mezua, baita kontua ere.

Facebookek eta Instagramek zentsuratu dizkioten mezuetan Otegik nabarmendu du, ETAko sortzailea eta HBko eta Aralarreko kidea izateaz gain, "abertzalea eta gure herriaren askatasunarekin konprometitua" izan zela Madariaga. Senide eta lagunei doluminak eman ondoren, "irabazi arte", esanez amaitzen ziren Otegik idatzitako mezuak.

Twitterren eman du Otegik zentsuraren berri.

Julen Madariaga gaur goizean hil da. ETAren sortzaileetako bat izan zen, eta, 1990eko hamarkadan erakunde armatutik urrundu bazen ere, frankismoaren kontra gazte talde hark egin zuen jauzia gogoratu dute askok gaur.

Irakurri gehiago: Martxelo Otamendi Egigurenen analisia: Madariagaren belaunaldia

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Joseba Diez Antxustegi, Miren Gorrotxategi eta Eneko Andueza, gaur, Eusko Legbiltzarrean. ©ELKARREKIN PODEMOS

EAJk, PSE-EEk eta EP-IUk eskuin muturraren erasoak gaitzetsi dituzte adierazpen batean

Berria

Indarkeria «inolako proiekturen defentsarako tresna gisa» erabiltzearen aurka agertu dira hiru alderdiak. EH Bilduk ez du testuarekin bat egin, «faxismoa» salatzearekin bat egin arren, «jatorrizko» adierazpena «desitxuraturik» gelditu delakoan, «fokua zehaztu nahi izan ez dituzten bestelako erantzukizunetan ipinita». EAJk «zoru etikoa urratzea» leporatu dio EH Bilduri.

Unai Fernandez de Betoño ©Raul Bogajo / Foku

EH Bilduk kontratu txikien «klientelismoa» kritikatu du

Erredakzioa

Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak salatu du enpresa batzuk EAJko eta PSE-EEko kontaktuez baliatzen ari direla kontratuak lortzeko

Ane Muguruza, atzean Josu Muguruzaren irudi bat duela, 2019ko azaroan egindako ekialdi batean. ©Luis Jauregialtzo / FOKU

«Bigarren mailako biktimarik» ez sortzeko eskatu du Foro Sozialak

Berria

Joan den astean, Estrasburgok ontzat jo zuen Espainiak estatuaren bi biktimari kalte ordaina ukatzea, eta, Foro Sozialaren ustez, «bizikidetza demokratikoaren» aurka doa hori: «Biktima guztiek dute egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna