Albistea entzun

TORTURA

Pamiesen esanei entzungor egin die Madrilek

Torturez galdetuta, Espainiako Gobernuak erantzun du Segurtasun Indarren egitekoa dela herritarren askatasunak defendatzea.

Enrique Pamies, eskuinean, Patxi Lopezen Jaurlaritzako lehendakari karguaren zin egite ekitaldian, 2009an.
Enrique Pamies, eskuinean, Patxi Lopezen Jaurlaritzako lehendakari karguaren zin egite ekitaldian, 2009an. ALFREDO ALDAI / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko apirilak 9

Euskal Autonomia Erkidegoan Espainiako Poliziaren buru izandakoa da Enrique Pamies. Hark Euskal Herrian eginiko hamarkaden kontakizuna jaso dute Cómo luché contra ETA: de los años de plomo al caso Faisán (Nola borrokatu nintzen ETAren aurka: berunezko urteetatik Faisan auzira) liburuan, Pamiesen beraren narrazioan oinarrituta.

Liburuaren argitalpenaren harira, elkarrizketa bat egin zioten ABC egunkarian, eta hor esandakoetako batzuen inguruan galdetu zion Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak Espainiako Gobernuari. ABC-ko kazetariak Pamiesi galdetu zion ea, uneren batean, torturak justifikatuta egon ote zitezkeen. Zera erantzun zuen poliziaburu erretiratuak: «Zuri interesatzen zaizu tipoak egia kontatzea, eta torturekin ez dizu egia kontatuko. Momentu bat helduko da non zuk nahi duzuna kontatuko dizun. Mentalki apurtu egin behar duzu. Gertatu ezin dena da, galdekatze batean, gaiztoak zuk baino atseden handiagoa edukitzea».

Hori ikusita, Iñarrituk gobernuari galdetu zion «atxilotu bat nola apurtzen den mentalki» eta zertan datzan atxilotu bati «atseden ez hartzeko» neurriak.

Espainiako Gobernuak, idatziz emandako erantzunean, entzungor egin dio Pamiesek esandakoari: «Segurtasun Indarren egitekoa da eskubide eta askatasunen ariketa askea babestea, herritarren segurtasuna bermatzearekin batera. Horretarako, beharrezko neurriak hartzen dira egiteko horiek betetzeko, Espainiako Konstituzioarekiko eta gainerako ordenamendu juridikoarekiko errespetuaz».

Gobernuak erantsi du Segurtasun Indarrek ordenamendu juridiko horretatik kanpo eginiko jarduera ororen aurkako «mekanismoak» aktibatzen direla «dagozkion erantzukizun penalak eta administratiboak» argitzeko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jaurlaritzako kideak, atzo, Turtziozen. ©BERRIA

Jaurlaritzak gaitzetsi egin du gerra «gatazkak ebazteko bide gisa erabiltzea»

Gotzon Hermosilla

Turtziozen egin dute asteroko bilera, Agirre lehendakariaren gobernua han ezarri zenetik 85 urtera. Frankisten altxamendu militarra eta diktadura arbuiatu dituzte

EAEn etxebizitzek 35 metro koadro erabilgarri izan beharko dituzte gutxienez

G. H.

Jaurlaritzak Etxebizitzen Bizigarritasun Dekretua onartu du. Bizitokiek izan beharko dituzten gutxieneko baldintzak arautu dituzte horren bidez
EAren kongresua, otsailean, Gasteizen. ©Raul Bogajo / Foku

Gasteizko Auzitegiak ebatzi du EAren kongresuko erabakiak etetea

Jon O. Urain

Otsaileko kongresuan, zuzendaritzak aurrera atera zituen txosten politikoa eta estatutu berria. Boto eskubidea zuten 249 konpromisarioetatik 133k hartu zuten parte. Zuzendaritzak nabarmendu du kautelazko neurria dela eta ez dagoela «Batzar Nazionala baliogabetu duen erabaki judizialik».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.