AUTODETERMINAZIOA

Autodeterminazio eskubidea babestu du Eusko Legebiltzarrak

EAJren zuzenketa bat onetsi du parlamentuak, jeltzaleen aldeko botoak eta EH Bilduren abstentzioak ahalbidetuta.

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura egin dute gaur. EUSKO LEGEBILTZARRA
jon olano
2021eko apirilaren 15a
13:38
Entzun

«Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea» babesten duen mozio bat onartu du Eusko Legebiltzarrak. Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako mozio bati zuzenketa aurkeztu diote EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+C's-ek, eta EAJrenak egin du aurrera. Jeltzaleen aldeko 31 boto jaso ditu testuak, eta EH Bilduko 21 ordezkarien abstentzioak ahalbidetu du hura onartzea. PSE-EEk, PP+C's-ek eta Voxek kontrako botoa eman dute.

Testuaren arabera, «Euskal Herriak autodeterminazio eskubidea duen subjektu juridiko eta politikoa dela adierazten du» Eusko Legebiltzarrak, eta eskubide horren «aitorpena eta ariketa» direla «euskal gizartearen garapen politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta linguistikoaren bermea».

Jatorrizko mozioa Espainiako II. Errepublikaren aldarrikapenaren 90. urteurrenaren harira aurkeztu du Elkarrekin Podemos-IUk. Proposamen horren arabera, legebiltzarrak babestu behar zituen «alor instituzionaletik, politikotik, sozialetik eta kulturaletik urteurrena gogoratzeko abiatutako egitasmoak, eta errepublika horrek Euskadiren historia demokratikoan izan zuen ezinbesteko rola zabaldu» behar zuen. Horrekin batera, legebiltzarrak «parte hartzea, laizismoa, berdintasuna eta justizia soziala bezalako balio errepublikarrei» balioa eman behar zien.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.