Albistea entzun

Literatura

Najat El Hachmik abiatuko ditu Literaktum Topaketak

Maiatzaren 27an izango da idazle katalan-marokoarra Donostian, Txani Rodriguez kazetari eta idazlearekin solasean. Aurtengo Literaktum jaialdia, bestalde, azaroaren 8tik 21era egingo dute.

Najat El Hachmi.
Najat El Hachmi. Alejandro Garcia / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko apirilak 21

Kultur agendan literaturari pisua eman, eta irakurraldiak zein idazleen solasaldiak Literaktum jaialdiko egunetara murriztu ez daitezen, Literaktum Topaketak izeneko programa jarri dute martxan haren antolatzaileek. Maiatzaren 27an izango da egitasmoaren barruko lehen saioa, Donostiako Okendo kultur etxean, eta Najat El Hachmi idazlearen obra izango dute hizpide. Bertan izango da egilea, Txani Rodriguez kazetari eta idazleak lagunduta, 19:00etatik aurrera.

Marokon jaio zen El Hachmi, 1979an. 8 urte zituenean Vicera (Herrialde Katalanak) lekualdatu zen familiarekin, eta bertan bizi da ordutik. Arabiar Filologia ikasketak egin zituen, eta feminismoak eta islamak eragin handia izan dute haren lanetan. Horren erakusgarri izan zen 2004an eman zuen Jo també sóc catalana lehen eleberria, eta oihartzun nabarmena lortu dute ondoren plazaratutako lanek ere: L'últim patriarca (2008) —Jexuxmari Zalakainek euskarara ekarria—, La caçadora de cossos (2011) eta Mare de llet i mel (2018), besteak beste. Aurten, Nadal saria irabazi du idatzi duen azken eleberriarekin: El lunes nos querrán.

Ekitaldirako sarrerak gonbidapen bidez lortu ahalko dira, eta saioaren bezperan jarriko dituzte eskuragai. Horretaz gain, iaz bertan behera utzi beharra izan ostean, urte amaieran itzuliko da Literaktum jaialdia hirira: azaroaren 8tik 21era.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

James Joyceren <em>Ulises</em>-ek mendea bete du aurten. ©BERRIA
Bilboko Arte Ederren museoko 18. gela hartzen dute Rubensen lanek. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

2025ean nahi dute zabalik Bonnat museoa

Iñigo Astiz

Guztira, 4.000 metro koadro izango ditu Baionako Bonnat-Helleu museo berriak, eta maileguak egiten hasteko asmoa dute
Claudia Pages artista eta Clara Montero Tabakalerako kultur zuzendaria, Lau Pareta aretoan. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Gerundioaren buelta biolentoa

Itziar Ugarte Irizar

Claudia Pagesen 'Gerundi circular' bideo instalazioa jarri dute ikusgai Tabakaleran, urtarrilera arte
Inazio Mujika, Aintzane Atela, Miren Arratibel, Manu Lopez eta Joxean Muñoz, gaur goizean, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Edith Wharton batu da Literatura Unibertsala bildumara

Itziar Ugarte Irizar

Egile estatubatuarraren 1911ko ‘Ethan Frome’ nobela laburra euskaratu dute Miren Arratibelek eta Aintzane Atelak. Izen bereko pertsonaiaren gorabeherak ditu ardatzean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...