Euskal presoak

Aske gelditu da Lorentxa Beirie euskal presoa

20 urteko presondegi zigorra beteta, gaur itzuliko da Kanbora. Ongi etorria eginen diote bihar arratsaldean, bere herrian

Lorentxa Beyrie, familiak eta senideek inguratuta, gaur goizean, presondegitik atera berri. BERRIA
2021eko apirilaren 30a
10:00
Entzun

Gaur goizean atera da Lorentxa Beirie euskal presoa Roanneko (Frantzia) presondegitik, ETAko kide izateagatik 20 urteko zigorra osorik bete ondoren. Senideek inguraturik Kanborako (Lapurdi) bidea hartu du, eta gaur arratsean eginen diote lehen harrera, Baionatik Kanborako bidean eginen diren elkarretaratze anitzen bidez. Bihar, ongietorri ekitaldi bat antolatu dute haren herrian, 14:00etan.

Ikusi gehiago:Lorentxa Beirie: "Ez naiz kartzelatik aterako zerbait hutsetik hasteko"

2001eko abenduan atxilotu zuten Beirie, eta 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Ordutik, hiru presondegitan egon da: Fleury Merogis, Joux la Ville eta Roanne. Azken urteetan, baldintzapean aske gelditzeko eskaera bat baino gehiago egin ditu, baina ukatu egin dizkiote guziak; azkena, 2019an.

Presondegitik atera aitzin, Ipar Euskal Herriko Hitza-ren galderei erantzun zien asteazkenean. Honela adierazi du: «Ateratzen naiz biziki inguratua eta badakit parekoek ontsa ikusten dutela hori. Niretzat inportantea da ikus dezaten hogei urteren buruan ere ez gaituztela moztu gure bizitik, gure jendeetatik. Ez dakit harrotasuna den, indarra, askatasuna edo zer, baina badut hori barnean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.