Nafarroako Gobernuak itxiera perimetrala ezarriko du Lakuntzan, bihartik

Lakuntza maiatzaren 8ra arte izanen da itxia, gutxienez. Funtsezko arrazoiengatik ez bada, ezin izanen da herrian sartu, ezta handik atera ere.

Foruzaingoa joan etorriak kontrolatzen, Milagron (Nafarroa). JESUS DIGES, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko apirilaren 30a
15:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken hamalau egunetako datuei so, birusaren intzidentzia tasa metatua 2.892 da Lakuntzan (Nafarroa). Larritasuna bistakoa da, eta, hori ikusirik, herria perimetralki ixtea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Zehaztu duenez, neurria gauerdian sartuko da indarrean, eta maiatzaren 8ra arte iraunen du, gutxienez. Agintariek orduan erabakiko dute neurria luzatu edo ez, orduan izanen den egoera epidemiologikoaren arabera.

Lakuntzan ez ezik, itxiera perimetrala dagoeneko ezarria da herrialdeko beste bost herritan: Arbizun, Etxarri Aranatzen, Lodosan, Alesbesen eta Cadreitan. Horiek maiatzaren 6ra arte izanen dira itxirik, printzipioz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.