Azken hamalau egunetako datuei so, birusaren intzidentzia tasa metatua 2.892 da Lakuntzan (Nafarroa). Larritasuna bistakoa da, eta, hori ikusirik, herria perimetralki ixtea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Zehaztu duenez, neurria gauerdian sartuko da indarrean, eta maiatzaren 8ra arte iraunen du, gutxienez. Agintariek orduan erabakiko dute neurria luzatu edo ez, orduan izanen den egoera epidemiologikoaren arabera.
Lakuntzan ez ezik, itxiera perimetrala dagoeneko ezarria da herrialdeko beste bost herritan: Arbizun, Etxarri Aranatzen, Lodosan, Alesbesen eta Cadreitan. Horiek maiatzaren 6ra arte izanen dira itxirik, printzipioz.