Azkeneko agurra egin diete David Beriaini eta Roberto Fraileri

Lagunak, senideak, herritarrak eta agintariak ere elkartu dira David Beriainen eta Roberto Fraileren hiletetan. Maria Txibite lehendakaria Artaxoako ekitaldian izan da.

Urraca Erregina eskolan jendetza elkartu da, David Beriainen hiletan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2021eko maiatzaren 1a
20:13
Entzun

Asteartean ezagutu zen Burkina Fason hilak zituztela bi kazetariak, eta ostiralean iritsi ziren gorpuak Madrilera, hegazkin militar batean. Beren sorlekuetara eraman zituzten atzo gauerako, eta azkeneko agurra emateko aukera gaur zuten. Halaxe bildu dira senideak, lagunak eta herritarrak azkeneko hitzordu horretara. Artaxoan (Nafarroa), Beriainen sorlekuan, Urraka Erregina eskolaren patioan egin dute ektialdia. 300 lagun baino gehiago elkartu dira. Haien artean izan da Maria Txibite, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

Dolu egunak izan dira Artaxoan, asteartean albistea baieztatu zenetik. Asteazkenean eskertza ekitaldi bat ere egin zuten eskolan bertan —hango ikaslea izan zen Beriain, eta eskolara joaten ere zen tarteka—. Udalak deituta elkarretaratze bat ere egin zuten. Larunbat goiz honetan, 11:00etan hobiratu dute gorpua. Eta hileta aire librean egin dute, arratsaldean, bederatzi apaizek gidatuta.

Roberto Fraileri Valdespinon (Leon, Espainia) eman diote lur. Atzo egin zuten ekitaldi txiki bat, familiakoek, lagunek eta auzo batzuek. Barakaldon (Bizkaia) jaioa bazen ere, herri horretakoa zuen ama, eta uda asko egin zituen han. Familiak ere han du panteoi bat, eta bertan hobiratu dute.

Bi kazetariek egindako dokumental batzuk emango ditu TVE kateak larunbat gau honetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.