Albistea entzun

Iruñeko gazteen atxiloketak

Iruñeko Arrotxapea auzoan manifestatzera deitu dute: larunbatean, 18:30ean

Aurreko astean Espainiako Poliziak atxilotu zituen gazteen senide eta lagunek bultzatu dute deialdia.

Gazteen senide eta lagunak, gaurko agerraldian, Iruñeko Arrotxapea auzoan.
Gazteen senide eta lagunak, gaurko agerraldian, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Jagoba Manterola/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Uxue Rey Gorraiz -

2021eko maiatzak 4

Joan den astean Iruñerrian atxilotu zituzten gazteen senide eta lagunek larunbatean Iruñeko Arrotxapea auzoan manifestatzera deitu dute. 18:30ean hasiko da manifestazioa, Plaza Gorrian. Erasoen aurrean, klase elkartasuna! lelopean eginen dute. Gaur egin dute agerraldia deialdia iragartzeko. Gainera, gogor kritikatu dituzte bai iragan astearteko polizia operazioa, bai hura gauzatzeko modua. Besteak beste, senide eta lagunek salatu dute atxiloketek «ikara sortzeko helburu argia» zutela, eta akusazioen atzean «manipulazio maltzurra» dagoela.

Prentsaurrekoan, salatu dute polizia operazioak urratu egin dituela atxilotutako gazteen eskubideak. Adierazi dutenez, atxilotuen etxeetan miaketak egin zituztenean, debekatu egin zuten bertan inor egotea, eta, ordu luzez, ez zieten aukerarik eman senideekin eta konfiantzazko abokatuekin hitz egiteko. Bestalde, salatu dute gazteak atxilo egondako bi gauetan ukatu egin zitzaiela osasun neurri egokiak izateko eskubidea: hotza eta higiene falta izan zuten, senide eta lagunen esanetan.

Halaber, salatu dute berriki gertatutakoa ez dela kasu bakan bat: «Salbuspena arau bihurtu da». Adierazi dute azkenaldian areagotu egin dela «indar polizialen boterea eta inpunitatea», eta, diotenez, horrek «gazteen kriminalizazioa» ekarri du. Hala, zabaldutako oharrean babesa adierazi diete atxilotutako gazteei, eta nabarmendu dute erasoa «guztien aurkakoa» ere badela.

Poliziaren esanak

Espainiako Poliziak atzo jakinarazi zuenez, «GKSren inguruko kale borrokako talde bat» osatzea leporatzen diete. Atxilotutakoak «erakunde sezesionista erradikaletako» kide direla zehaztu du Poliziak, eta GKS Gazte Koordinakunde Sozialista aipatu du zehazki. «Amnistia Ta Askatasuna» taldearen zale direla ere jaso dute oharrean.

Polizia urtebetez aritu da Arrotxapean eta Burlatan gazteak ikertzen, eta esan du «ekintza bortitzak, sabotajeak eta erasoak» egiten zituztela, «modu antolatu eta koordinatuan». Bost bankuren egoitzen eta bi dendaren aurkako erasoak sartu dituzte salaketa horien artean, eta zaborrontziak kalean gurutzatzea eta poliziei harrika egitea ere egotzi diete.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©ISABELLE MIQUELESTORENA

Bizi osoa lurrarekin eta herriarekin engaiatuta

Edurne Begiristain

ELB sindikatuaren sortzaile, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sustatzaile eta azken urteetan bake prozesuaren eragile nagusietako bat izanikoa atzo hil zen, eritasun larri baten ondorioz. Berria jakin eta berahala zabaldu ziren atsekabe mezuak.

<b>Batasunaren aurkako operazioa.</b> Herritar ugari Batasunaren Bilboko egoitza babesten, 2002ko abuztuaren 27an. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Areatzaren bi aurpegiak

Jon O. Urain

Bi eserialdi, aski diferenteak. 2002ko abuztuan, Batasunaren egoitza babesteko eserialdia egin zuten herritarrek Bilboko Areatzan; legez kanpo jarduteko ziklo bat abiatzekoa zen. Bederatzi urte geroago, ia gune bereko beste eserialdi batek irudikatzen du Bilduren legeztatzea. Tartean, Alderdien Legea eta ondorio ugari.

Elkarlanak indarra
AuB legez kanporatu ostean, herritarrak botopaperak erakusten. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Eskuak, lanabesak, irudimena

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Legez kanpo egondako urteetan, martxan segitu zuen ezker abertzaleak: zerrendak, kanpainak... Garai hartan egituretan arituriko birekin elkartu da BERRIA, guzia nola antolatzen zuten jakiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.