Albistea entzun

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia

Igandean libre izango da Hego Euskal Herrian mugitzea. Ostalaritzak 22:00ak arte irekita egon ahalko du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Jaurlaritzak indargabetu egin ditu joko aretoei eta barneko kirol jarduerei zegozkien debekuak ere. Neurriak igandean jarriko dituzte indarrean.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Labiren bileran, gaur. /
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Labiren bileran, gaur. / Jon Usual/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia - Paulo Ostolaza -

2021eko maiatzak 7 07:50

Eusko Jaurlaritzak ez dio helegiterik aurkeztuko gaur goizean EAEko Auzitegi Nagusiak hartu duen erabakiari, eta onartu egin du horrek ebatzi duena. Ondorioz, larunbat gauean Espainiako Gobernuaren alarma egoera amaitzen denean, ez da mugikortasun mugarik izango, ez eta etxeratze agindurik eta bilkurak lau pertsonetara mugatzeko bestelako agindurik ere.

Hortaz gain, ostalaritzak 22:00ak arte zabaltzeko aukera izango du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; hau da, orain arte baino bi ordu geroago. Iñigo Urkullu lehendakariak gaur esan duenez, joan-etorrien gaineko debekuak indargabetuta ez du zentzurik ostalaritzari, joko aretoei eta barnean egiten diren kirol jarduerei eragiten zien debekuak mantentzea.

Informazio gehiago: Zer aldatuko da igandetik aurrera?

Ostalaritzaz gain, gainontzeko kultura edo merkataritza jarduerek ere 22:00etako muga izango dute, baita joko aretoek ere.

Aurrerantzean, tabernetako eta jatetxeetako edukierak gehienez ere %50ekoa izango da barnekaldean, baina debekatuta jarraituko du barran edo zutik kontsumitzeak. Mahaiek gehienez ere lau lagunekoak izaten jarraituko dute.

Bilkurei dagokienez, bertan behera geratu da gehienez lau lagun elkar zitezkeela ezartzen zuen debekua. Bi kasutan soilik mantenduko da: ostalaritzan eta kirolean.

Kirol instalazioen aforoa ere %50ekoa izango da, %35ekoa aldageletan, eta gehienez sei lagunek bildu ahalko dute.

Neurriak malgutzeak, ordea, ez du esan nahi dena libre izango denik. Kirol ekitaldiek ikuslerik gabe izaten jarraituko dute, eta, besteak beste, itxita jarraituko dute elkarte gastronomikoek, gazte lokalek edota gaueko aisialdiarekin lotutako lekuek.

Dena den, lehendakariak esan du frogatuta geratu dela orain arteko neurriak eraginkorrak izan direla, eta herritarrei eskatu die haien borondatez gauez kalean ez ibiltzeko eta lau lagun baino gehiago ez elkartzeko.

Datorre hiru asteak, gakoak

Urkulluren arabera, datozen hiru asteak «gakoak» izango dira. Epe horretan positiboen intzidentzia tasak behera egitea espero du, eta txertaketa erritmoak, berriz, gora. Gogorarazi du egoera epidemiologikoak «kezkagarria» izaten jarraitzen duela, eta ez dela «lasaitzeko unea»: «Azken txanpan gaude, eta horregatik da azken esfortzu bat egiteko une egokia».

Txertaketei dagokienez, aipatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleriaren %15 immunizatuta dagoela jada, eta espero dutela uda aurretik 50 urtetik gorako guztiek gutxienez dosi bat jasota izatea.

Lehendakariak argi utzi du Jaurlaritzaren nahia lehen indarrean zeuden neurri murriztaileekin jarraitzea zela: «Alarma egoera mantendu behar zela esaten jarraitzen dut; beste alternatibaren bat ere bazegoen, baina EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiak ez digu beste irtenbiderik utzi». Aipatu du bereziki kezkatzen duela etxe eta gune itxien barnean gerta daitekeenak.

Nafarroa ere, mugikortasun mugarik gabe

Nafarroako Gobernuak asteazkenean iragarri zuen maiatzaren 9tik aurrera leundu egingo dituela pandemiari kontra egiteko neurriak eta horien artean bere mugak zabalduko ditu igandean. Modu horretan, Hego Euskal Herriko lau herrialdeen artean mugitzea libre izango da igandetik aurrera.

Hegoaldetik Ipar Euskal Herrira joan ahal izateko, berriz, ezinbestekoa da PCR negatiboa izatea. Kontrako noranzkoan, Iparraldetik Hego Euskal Herrira joateko, funtsezko arrazoiengatik baizik ezin da muga zeharkatu, eta horietan ere beharrezkoa da PCRa, mugatik 30 kilometroko tartean bizi ez diren herritarrentzat salbu.

Ipar Euskal Herria, arintze fasean

Ipar Euskal Herria arintze fasean da astelehenetik. Frantziako Gobernuak hamar kilometroko tartean ibiltzeko debekua kendu du aste honetan, eta, ondorioz, eskualde bereko departamenduetan ibiltzeko eskubidea dute herritarrek. Maiatzaren 19an, saltegiak eta terrazak irekitzen hasiko dira; ekainaren 9an, ostatu eta jatetxeen barrualdeak irekiko dituzte, eta, ekainaren bukaerarako, etxeratze agindua osoki kentzea da asmoa.

Etxeratzeko agindua indarrean dago oraindik: 19:00etan erretiratu behar da. Bigarren hezkuntzako ikasleak aste honetan hasi dira aurrez aurrekoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hizkuntza gutxituen esparruko ehundik gora eragilek sinatu zuten Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, 2016an, Kursaalen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sare berriak, eragiteko

Ion Orzaiz

Kontseiluak hizkuntza politikak eraldatzeko bide orria aurkeztuko du bihar. Ehun bat eragilek eta entitatek bat egin dute agirian jasotako helburuekin

Kalean maskararik gabe ibil zitezkeen atzo Ipar Euskal Herrian. ©BOB EDME

Arintze neurriak zabaltzen hasi dira Euskal Herrian, iragarpen berrien atarian

Juanma Gallego

Iparraldean maskara jada ez da nahitaezkoa aire zabalean. Nafarroan martxan dira neurri berriak. Jaurlaritzak gaur iragarri behar ditu bereak

Navas de Tolosa kaleko garabi honetara igo da pertsona bat gauean. ©Iruñeko Udaltzaingoa

Garabi batera igota dagoen pertsona bat jaitsarazten saiatzen ari dira Iruñean

Berria

Udaltzaingoaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoa du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna