Ingurumena

Erraustegiak eragindako kalteak salatzen jarraituko dutela esan du Anerrekak

Usurbilgo eta Zubietako dozenaka herritarrek martxa bat egin dute Arkaitzerrekara, isuria izan eta urtebetera, eta kalteak kontrolatzeko eskatu dute.

Anerrekak antolatutako ekitaldia,  Arkaitzerrekan, gaur goizean. JON URBE / FOKU
2021eko maiatzaren 9a
17:52
Entzun 00:00:0000:00:00

Anerreka ingurumen elkarteak antolatuta, hainbat herritarrek martxa bat egin dute gaur, Usurbildik (Gipuzkoa) eta Zubietatik (Gipuzkoa) abiatuta, Arkaitzerrekara. Gaurko egunez duela urtebete, ehunka arrain hilik agertu ziren, erraustegiak egindako amoniako isuri baten ondorioz. Arkaitzerreka bizirik! Errauskailurik ez lelopean egin dute martxa.

Arkaitzerrekan bertan elkartu dira bi zutabeak, eta ekitaldi bat egin dute, adierazteko protestan jarraituko dutela, Noaua Usurbilgo atariak azaldu duenez: «Orain arte bezala, gure esku dagoen guztia egiten jarraitu behar dugu, hor goian eragiten ari den kutsadurak sortzen dituen ingurumen kalteak kontrolatzen, eta horien emaitzak publiko egiten, sekula santan martxan jarri behar ez zuten erraustegia gelditu arte».

«Aingirak hilda ikusi ez bagenitu, auskalo beste zenbat isuri egiten jarraituko zuten», esan dute. Guardia Zibilak ikerketa bat abiatu zuen, eta Ertzaintzan «ezinegona» sortu zuen horrek, hark abiatua zuelako beste bat. Anerrekak azaldu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak esan duela «ikertuko duela».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.