Albistea entzun

Streaming plataformak

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Netflixek lehen bilera egin dute

Bi aldeek «lankidetzarako borondatea» erakutsi dute, baina ez dute erabakirik zehaztu. Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz taldeak elkarlanean arituko dira aurrerantzean.

'Black is beltza' euskaraz ikus daiteke Netflixen
'Black is beltza' euskaraz ikus daiteke Netflixen Berria Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2021eko maiatzak 21

Lehen harremanak izan badira ere, duela egun batzuk aurreneko aldiz egin dute aurrez aurreko bilera bat Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko sailburuordetzak eta Netflix streaming plataformak. Jaurlaritzaren iturrien arabera, «lankidetzarako borondatea» azaldu dute bi parteek. Dena den, ez dute erabakirik zehaztu, eta goiz da jakiteko harreman horiek zertan gauzatuko diren. Euskal ekoizpenak edo euskarara bikoiztutako edukiak plataformara noiz iritsiko diren ez dago jakiterik oraindik.

Kontuan hartzekoa da bilera hori iritsi baino aste batzuk lehenago, Durangon (Bizkaia), apirilaren 17an, euskalgintzako eta ikus-entzunezko sektoreko hamasei eragilek babesa adierazi ziotela Netflix Euskaraz herritar taldeari. Plataformari edukiak euskaraz emateko eskatuz, 12.500 sinadura baino gehiago jaso ditu talde horrek, eta beste eragile batzuekin harremanak abiarazi ditu pantailak euskaratzeko helburuz.
Disney Plus Euskaraz ere sinadurak biltzen ari da, beste plataforma horretan ere edukiak euskaraz egon daitezen. 5900 sinadura lortu dituzte jada.
Helburu bera izaki, Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz herri mugimenduak elkarlanean hasi dira, eta elkarlanean arituko dira hemendik aurrera, «plataformetan euskararen presentzia aldarrikatzeko». Sinadura bilketak elkarrekin sustatuko dituzte: hain zuzen ere, www.pantailakeuskaraz.eus webgunean sina dezakete herritarrek. Abenduaren 3rako, honako erronka hau jo dute: 20.000 sinadura lortzea Netflix Euskaraz kanpainarako, eta 10.000 lortzea Disney Plus kanpainarako.

EITBrekin «zuhurrak»
Aste honetan, bestalde, EITBko zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarrean iragarri du «euskal Netflix bat» egiteko asmoa duela taldeak datorren urterako.

EITBren iragarpena ikusita, zera esan dute Netflix Euskaraz eta Disney Plus Euskaraz taldeek: «Baikorra da EITBk gure diskurtsoa bere egin duela ikustea, esaten duenean euskararen etorkizunarentzat ezinbestekoa dela plataformetan presentzia sendoa izatea». Hala ere, bi herritar taldeek kezkagarritzat jo dute EITBk sortuko duen plataforma elebiduna izatea. «Batez ere ikusirik orain arte EITBren elebitasunak gazteleraren aldeko desoreka nabarmena izan duela programazio eta aurrekontuetan». Plataforma berriarei dagokionez, bi herri mugimenduak «zuhurrak» izango dira. «Gaiari jarraipen zorrotza egingo diogu».

Disney Plus Euskaraz eta Netflix Euskaraz taldeek uste dute «aurrerapausoa» izan daitekeela EITBk sortuko duen plataforma. «Baina ez du konponduko munduan eta Euskal Herrian ikusle gehien dituzten streaming plataformetan euskarak duen ikusezintasunaren arazoa». Plataformen eduki arrakastatsuenak euskaraz bikoiztu eta azpidatzi behar direla aldarrikatu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

«Ahituta amaitzen dugu, baina zoriontsu»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Klasikoetan klasikoena da Arnoldo izozkitegia Donostian. 1935ean hasi ziren, eta laugarren belaunaldiko kidea da Alustiza: «Hauxe da txikitatik edoski duguna; gure odola da, eta ezin genuen hiltzen utzi».
Mariana Etxegarairen hilobia, Hazparnen (Lapurdi). ©HAZPARNEKO HERRIKO ETXEA

«Kantuan hastean hein bat lotsatua nintzen, baina ahantzia nuen berehala»

Miel A. Elustondo

Julien Vinsoni zor bide zaio bertsolaritzari buruzko aipurik zaharrenetakoa, 1869ko irailean Saran egindako Lore Jokoetakoa. Hantxe dira ageri Jatsuko Piarres Ibarrart 'Bettiri', Azkaineko Mari Luixa Erdozio eta Joanes Etxeto 'Senpereko errienta' koplariak. Usteak ustel, Erdozio ez da salbuespen. Garaian, beste bi emakumezko ere nabarmendu ziren kantuan, Mariana Etxegarai 'Aña Debrua' eta Marie Hargain, bertsolari txapeldunak.
Uribarri Ganboako Garaioko hondartza. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Barnealdeko hondartzak

Eider Etxeberria Soria

Uribarri Ganboako urtegia urte osoan bisitatzeko leku aproposa da, uda sasoian batez ere. Garaioko eta Landako hondartzak daude han, eta bainua hartzea baimendurik dago

Julia Murat, atzo, Urrezko Lehoinabarra eskuetan duela. ©URS FLUEELER / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...