Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

Fernandez Iradi Parisera eraman dutela salatu dute

Bakegileek eta Bake Bideak gogorarazi dute esklerosi anizkoitza duela.

Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren aldeko elkarretaratzea bere sorterrian, Lasarte-Orian, iazko azaroaren 11n.
Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren aldeko elkarretaratzea bere sorterrian, Lasarte-Orian, iazko azaroaren 11n. Jon Urbe / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko maiatzak 25

Euroagindu bat dela eta, Ibon Fernandez Iradi euskal presoa Parisko La Sante presondegira eraman dutela salatu dute Bake Bideak eta bakegileek. Gogorarazi dute Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza daukala eta Paueko Dei Auzitegiak ere eskumena duela, eta, beraz, uste dute ez zegoela presoa Parisera eraman beharrik. Lannemezanen (Okzitania) dago preso.

Bakegileek eta Bake Bideak «fermuki» kritikatu dute erabakia, uste baitute presoaren osasun egoera kontuan izan gabe hartu dela: «Parisko ministerio publikoak, euskal aferei loturiko euroagindu eskaera guztiak jurisdikzio horretan zentralizatu nahi ditu. Ibon Fernandez Iradiren osasun egoera ikusiz, erabakia onartezina da; are gehiago, Euskal Herriko testuinguru politikoa kontutan hartzen bada».

Fernandez Iradiren zigorra bertan behera uztearen alde egin zuen Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak 2019ko azaroaren 12an, osasun arrazoi horiengatik. Fiskaltza antiterroristak, ordea, erabakiaren aurkako helegitea jarri zuen. Hala, bertan behera geratu zen hura askatzeko erabakia, iazko otsailaren 27ko beste ebazpen batek berretsi zuena.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Munduari zabalik nahi dute hiria, baina gu ez gara sartzen»

Gotzon Hermosilla

Gazte Topaketak egin dituzte Bilbon; besteak beste, «batera aritzeko guneak» eta gazte eragile guztiek partekatuko duten «zoru komun bat» sortzeko beharra nabarmendu dute ondorio gisa.
Bozen kontaketa Mugerren, igande gauean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Aliantzarik gabe, bost zerrenda lehiatuko dira eskualdeko bozetan

Ekhi Erremundegi Beloki

Ez ezkerrean, ez eskuinean ez dute aliantzarik eginen bigarren itzulirako. Departamenduetarako, oraingoz, ez da boz kontsigna argirik
Tasio Erkizia. ©Aritz Loiola / Foku

Estrasburgok Espainia zigortu du, Tasio Erkiziaren adierazpen askatasuna ez babestea egotzita

Jon O. Urain

Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argala-ren omenaldi batean eginiko hitzartzeagatik, urtebeteko zigorra ezarri zioten Erkiziari. Orain, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Erkiziak ez zuela «ez zuzenean ez zeharka» indarkeria goraipatu. Erkiziak aitortu du «garaipen txiki bat» dela epaia, eta Estrasburgok beste behin Espainia agerian utzi duela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.