Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

Beste bi euskal preso gerturatuko dituzte

Jon Rubenach Leongo kartzelan dago, eta El Duesora hurbilduko dute. Asier Borrero ere Kantabriako kartzelara eramango dute, Dueñastik.

Sortuk apirilaren 17an Preso Politikoen Egunez eginiko manifestazioetako bat.
Sortuk apirilaren 17an Preso Politikoen Egunez eginiko manifestazioetako bat. Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko maiatzak 28 15:32

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak erabaki du beste bi euskal preso Euskal Herritik gertuago dagoen presondegi batera hurbiltzea. Jon Rubenach da horietako bat; Leongo kartzelan dago, 370 kilometrora, eta El Duesora gerturatuko dute, 170 kilometrora.

Rubenach 2019ko apirilaren 16an espetxeratu zuten, 30 urteko zigorra betetzeko, eta zigorraren hiru laurdenak 2040ko azaroan beteko ditu. Mansillako kartzelako Tratamendu Batzordeak proposatu du lehen gradutik bigarrenera igarotzea.

Bestalde, Asier Borrero ere gerturatuko dute; Dueñasko kartzelan dago, 310 kilometrora, eta El Duesora eramango dute hura ere. 2019ko otsailaren 25etik dago kartzelan, behin-behinean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Rodriguez eta Otegi, Aieten, atzo. ©Jon Urbe / Foku

Otegi: «Bide baketsuaren aldeko apustua betirako etorri da»

Iosu Alberdi

Rodriguezek eta Otegik esan dute adierazpena ez dela erantzun bat jasotzeko egin. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak urrats gehiago egiteko eskatu diote ezker independentistari.

Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko une bat, joan den astean, Altsasun (Nafarroa). ©Jagoba Manterola / Foku

GKSk mugimendu sozialistaren aurkako kriminalizazioa salatu du

Paulo Ostolaza

Azaldu duenez, «maniobra politiko-polizial bat» da El Mundo egunkariak mugimendu sozialistako kideen erretratuekin artikulu bat argitaratu izana.

Ramon Jauregi, artxiboko irudi batean, 2019an. ©Angel Diaz / EFE

Ramon Jauregi: «Estatuari ez dagokio GALengatik barkamena eskatzeko ardura»

Paulo Ostolaza

Aitortu du «kontraterrorismoa» kaltegarria izan zela bake prozesurako, baina «ETAren inguru sozialaren ilegalizazioa» egokia izan zela defendatu du.

Sareren agerraldia gaur, Donostian ©Jon Urbe / FOKU

Espetxe politikaren aldaketa «sendotzeko», manifestaziora deitu du Sarek larunbaterako

Oihane Puertas Ramirez

ETAk jardun armatua eten zueneko hamargarren urteurrenaren bezperan, eskubide urraketa guztiei irenbidea emateko eskatu du plataformak. Manifestazioa 17:00etan aterako da, Antiguako tuneletik. Baieztatu du, besteak beste, Kataluniako preso politikoen ordezkaritza bat egongo dela, eta Gatibuk emanaldia egingo duela amaieran.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.