Albistea entzun

Floyden hilketa

30 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak Chauvinentzat

Abokatuak zigor arinagoa eskatu du, argudiatuta polizia ohiaren ibilbide profesionalean ez dagoela «aurrekari kriminalik».

Kandelak George Floyd plazan, Minneapolis hirian, haren hilketaren urteurrenean. /
Kandelak George Floyd plazan, Minneapolis hirian, haren hilketaren urteurrenean. / Craig Lassig/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2021eko ekainak 3

Joan den apirilean epaimahaiak erruduntzat jo zuen Derek Chauvin polizia ohia leporatzen zitzaizkion delitu guztiengatik: bigarren graduko erailketa, hirugarren gradukoa eta nahi gabeko hilketa. Maiatzean, Peter Cahill epaileak inguruabar astungarriak aipatu zituen bere ondorioetan. Txostenaren arabera, polizia ohia bere karguaz baliatu zen, George Floydekin «ankerkeria handiz» jokatu zuen, beste hainbat pertsonaren adostasunarekin jokatu zuen eta adingabeen aurrean hil zuen gizonezko afro-amerikarra. Astungarri horietan oinarrituta, fiskaltzak 30 urteko espetxe zigorra eskatu du Chauvinentzat, eta eskatu dio epaimahaiari berretsi ditzala epaileak aurkeztutako ondorioak.

Aldiz, Eric Nelson defentsako abokatuak polizia ohiaren aurkako zigor arina galdegin du, argudiatuta ez duela «aurrekari kriminalik» eta haren jokabidea «porrot egindako» sistema baten emaitza izan zela. «Bihotzeko arazoak diagnostikatu dizkiote Chauvini, eta, espetxe zigor luze batek haren bizi itxaropenean izan ditzakeen ondorioez gain, krimen batengatik zigortutako ofizial batek arrisku handiagoa du jomuga bilakatzeko», nabarmendu du Nelsonek.

Defentsako abokatuak gogorarazi du Chauvinek eta atxiloketan parte hartu zuten poliziek larrialdi zerbitzuei deitu zietela, eta argudiatu hori «ankerkeriaren aringarrritzat» jo beharko litzatekeela, baita poliziak anbulantzia heldu arte bertan geratu izana ere. Nelsonen arabera, iazko maiatzean Floyd itota hil izana «fede onez egindako akatsa» izan zen.

Iazko maiatzaren 25ean hil zuten Floyd. Minneapolisko Poliziak atxilo hartu zuen erosketak hogei dolarreko billete faltsu batekin ordaintzeagatik. Lau polizien artean lurrera bota zuten, eskuburdinak jarri zizkioten, eta haietako batek, Chauvinek, belaunarekin lepoa zapaldu zion, geldirik eusteko, nahiz eta berak behin eta berriz errepikatu ezin zuela arnasarik hartu. Epaiketan erakutsi zuten transkripzioak frogatu zuen moduan, Floydek hogei alditan errepikatu zuen itotzen ari zela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Pedro Sanchez, atzoko Ministro Kontseiluaren ostean eginiko agerraldian, Moncloan (Madril). ©EMILIO NARANJO / EFE

Kalera, baina baldintzekin

Iosu Alberdi

Preso dauden bederatzi buru independentisten indultuak onartu ditu Espainiako Gobernuak. Beste pauso bat eman eta amnistia onartzeko exijitu dio Kataluniako Gobernuak Madrili
 ©DANI CODINA

«Indultua epaiaren parte da, eta ez haren berrikuspena»

Julen Aperribai

Indultuak tramitatzerakoan Espainiako Auzitegi Gorenari edukia bainoago forma aztertzea dagokiola azaldu du Queraltek. Helegitea jar dezakeen bakarra fiskaltza da, haren arabera.
Blanca Panameño, desagertuen senideek sortutako Comadres erakundeko kidea, hainbat desagerturen irudien ondoan, San Salvadorren. ©RODRIGO SURA / EFE

Gerrak ebatsitakoen bila

Arantxa Elizegi Egilegor

El Salvadorko gerra zibilean desagerrarazitako familia bat aurkitzeko agindu du Auzitegi Gorenak. 1980tik 1992ra bitartean, 75.000 pertsona hil eta 8.000 inguru desagerrarazi zituzten
Gilles Simeoni Korsikako presidente eta bozetako Fa Populu Insemeren zerrendaburua, mitin batean. ©#BARRA_ABILDUA#FAPOPULU_INSEME

Korsikako nazionalistak banatuta aurkeztuko dira bigarren itzulira

Erredakzioa

Talamoniren Corsica Libera eta Angeliniren PNC koalizioan aurkeztuko dira. Simeoniren Fa Populu Inseme akordiotik kanpo geratu da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.